Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Euskarazko Unibertsitate-Liburuen IV. erakusketa
Euskarazko Unibertsitate-Liburuen IV. erakusketa - Image

 

Urtero bezala, Unibertsitate publiko eta pribatuetako irakasleak biltzen dituen Unibertsitateko Euskal Irakasleen Elkarteak (EIREk) Euskarazko Unibertsitate-Liburuen IV. Erakusketa antolatu du. Ekitaldian argitaratutako "Euskarazko Unibertsitate-Liburuen Bilduma" erakustea du helburu nagusia. IV. Edizio hau UPV/EHUko Arabako Campusean ospatuko da urriaren 14tik 16ra bitartean. Aurtengo erronka liburuen eta ikas-materialen formatu elektronikoa bultzatzea izango da. Horretarako, bi tailer eta mahainguru bat antolatu dira erakusketaren ekitaldien artean. Ekitaldi guztiak doan izango dira eta Tailerretan parte hartzeko izen-ematea besterik ez da behar izango. 

Egitasmo honen inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, jo ezazu www.eireka.org helbidera.