Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Euskerarekin harremanduta dauden laburmetraien lehiaketa jarri dute martxan BBKak eta AZKUE fundazioak
Euskerarekin harremanduta dauden laburmetraien lehiaketa jarri dute martxan BBKak eta AZKUE fundazioak - Image

BBKak eta Azkue fundazioak euskera "hizkuntza alai eta berritzailea, tradizional eta piperduna" dela erakusten duten lanik onenak sarituko dituen ‘BBKklip’ lehiaketa jarri dute abian.   www.bbkklip.biz

Azkue Fundazioko buru eta Bizkaiko kultur diputatu den Josune Ariztondok  eta BBKko zuzendari nagusi den Juan María Sáenz de Buruagak aurkeztu dute ostegun honetan Bilbon lehiaketa honen lehen edizioa. Lehiaketa honek bi erakundeen arteko lankidetza hastea suposatuko du.

Bere antolatzaileek adierazi dutenez sariketak "euskera izango du ardatz eta teknologia berriak adierazpide, era honetan lotuz hizkuntzarik zaharrenetariko bat modernitasunarekin eta berrikuntzarekin".

Lehiakideen adinaren araberako bi kategoria egongo dira eta kategoria bakoitzean hiru azpisail bereiziko dira, hortaz, adin eta izaera ezberdinetako pertsonei zuzendutako txapelketa dugu. Lan, argibide-testu eta ahotsak euskeraz izan beharko dute ezinbestean baina gaia aldiz askea izango da.

Lanen aurkezpen epea ekainaren erdialdean irekiko da eta irailaren 15erarte izango da posible lanak aurkeztea. Amaiera ekitaldia BBKren areto berrian izango da eta bertan lehiaketa honentzako bereziki sortutako sei sari banatuko dira.

 

Prentsan

   Sarean: