Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Euskeraren Egunerako jardueren aurkezpena
Euskeraren Egunerako jardueren aurkezpena - Image

Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako diputatua den Josune Ariztondok, Imanol Landa Getxoko alkateak eta EUDEL Bizkaia-ko ordezkariak eta Bilboko Udaleko Euskara Saileko zinegotzi Ana De Castrok aurkeztuko dituzte Euskararen Eguna dela eta abenduaren 3an eta aurreko eta hurrengo egunetan Lurralde Historikoan egingo diren jarduerak. Aurkezpena atzo izan zan, azaroak 24, 10:30ean, Foru Jauregiko prentsa-aretoan (Diputazio kalea, 7- beheko solairua).

 
Aurreikusitako proposamenen artean honako hauek daude, beste askoren artean: Lauaxeta Saria Joan Mari Torrealdai Nabeari ematea Foru Jauregian, Banden Lehia, edo Karaoke jaia Santo Tomas azokan. Jarduera horiek Bizkaiko herritarren artean euskararen presentzia gero eta aktiboagoa sustatzen duten instituzioen eta kultur erakundeen arteko lankidetzaren emaitza dira.