Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Expolangues Azokan egongo gara
Expolangues Azokan egongo gara - Image

Hizkuntza eta kulturen azoka hau otsailaren 5etik 7ra bitartean egingo da, Parisen, eta Azkue Fundazioak eta Etxepare Euskal Institutuak parte hartuko dugu bertan. Erakunde biak izango gara Expolangues Azokaren 33. edizio honetan, hura bisitatzera hurbilduko diren milaka pertsonaren moduan.

Azokak euskararen ezagutza, zabalkunde eta eraginaren inguruan programatutako ekitaldi batzuetan parte hartuko dute Bizkaiko Ahaldun Nagusiak eta Kulturako foru diputatuak, bai eta euskarazko material batzuen aurkezpen-ekitaldian eta EAEko administrazioek euskara zabaltzeko teknologia berriak erabiltzearen alde egin duten apustuari buruzko hitzaldietan ere.

Expolangues2015_Behin-betikoa

Eleaniztasunaren Europako erakusleihoa da Expolangues, entitate, erakunde eta hizkuntzei lotutako profesionalak elkartzeko eta elkatrukerako espazio bat.

Badira 30 urte baino gehiago azoka hau hizkuntzen ikaskuntza eta kultura arteko elkarrizketa bultzatzen dituela. Hari esker, profesionalek eta publikoak, oro har, aukera izan dute beste kultura eta herrialde batzuk ezagutzeko haien hizkuntza-ondarearen bidez. Expolangues hitzordu bat da hizkuntza-merkatuko eta nazioarteko mugikortasuneko aktoreekin esperientziak trukatu, eztabaidatu eta bildu nahi diren entitate, erakunde eta profesionalentzat.

Azokak euskararen ezagutza, zabalkunde eta eraginaren inguruan programatutako ekitaldi batzuetan parte hartuko dute Bizkaiko Ahaldun Nagusiak eta Kulturako foru diputatuak, bai eta euskarazko material batzuen aurkezpen-ekitaldian eta EAEko administrazioek euskara zabaltzeko teknologia berriak erabiltzearen alde egin duten apustuari buruzko hitzaldietan ere.

Horrez gainera, zenbait jarduketa, hitzaldi eta ekitaldi programatu dira; haien artean, Azkue Fundazioko eta Etxepare Euskal Institutuko ordezkariak buru izango dituztenak aipatu behar dira. Hain zuzen, euskara eta euskal kultura zabaltzeko topaketak eta jarduerak antolatu dira, bai eta mahai-inguru bat ere, eztabaidatzeko zer eragin duen digitalizazioak hizkuntza gutxituetan. Eztabaida horretan, honako hauek hartuko dute parte: Andreu Bosch, Ramon Llull institutukoa; Pello Salaburu, Languneren ordezkari gisa, eta Miren Josune Ariztondo, Kulturako foru diputatua eta Azkue Fundazioko presidentea. Etxepare Euskal Institutuko Aizpea Goeneaga moderatzaile arituko da.

flickrExpolangues 2015 edizioko argazki bilduma ikusteko hemen sakatu.