Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Azkue Fundazioak euskaraz egindako filmarik onenaren saria eman du Zinebi 55. edizioan
Azkue Fundazioak euskaraz egindako filmarik onenaren saria eman du Zinebi 55. edizioan - Image

 

55. edizio honetan 67 filma aukeztu dira, eta 7 izan dira euskaraz aukeztu direnak. 

Arconada laburmetraiaren zuzendariak, Asier Urbietak, saria jaso zuen, Azkue Fundazioaren Zuzendaria den Iurdana Acasusoren eskutik. Hamaika minutuko laburmetrai honetan Jon deitzen den ume batek Arconada izan nahi duela kontatzen da, baina ikastolako taldean ordezkoa da eta horrek eragiten dion frustazioaren lekuko bihurtzen gara.

Argazkigintzaren lana aipatzekoa da, oso era egoki eta profesionalean iradokitzen zaio publikoari Joni zeozer gertatazen zaiola eta bukaeran duen arazoaz ohartzen zarenean istorioak bere osotasuna eta zentzua erakusten dizu, era hunkigarri batez, Jon Sangroniz izan da argazkigintza lanak egin dituena.

Aktore gazteen lana ere aipatzekoa da: Martin Leoz, Iune Amado, Markel Artola, Irene Alkiza, Amaia Garmendia eta Ramon Agirre agertzen dira laburmetraian.

Bernat Vidal, izan da Azkue Fundazioaren sariaren garaikurra egin duen artista. Egindako lana 1994an Bernatek egindako beste batean oinarrituta dago. Bilboko Udalak eskatuta egin zuen hura, Gabriel Aresti olerkariaren familiari egingo zioten opari moduan. Garai hartan, bere lanaren oinarria harria zen eta Gabrielentzako estela izeneko indar handiko pieza sortu zuen.

Gaur, ia hogei urte beranduago, Gabrielen lan poetikoa eta Harri eta herri liburuan agertzen diren bere euskararekiko lotura eta gizartearekiko ardura, esanguratsuak eta inspiragarriak iruditu zaizkio. Bere hitzetan oinarrituta obra hau sortu duela onartzen du Bernatek.

Egun, ia hogei urte beranduago, bere lan tresna harria izaten jarraitzen du, beste modu baten, ordea. Urtetako esperimentazioaren ondoren osotu egin da bere lana eta altzairuarekin lotzen da. Harria eta altzairua bat eginda, Gabrielek bere Harri eta herri lanean irudikatzen duen bezala. Bere lanaren ildoak eskematizatu egin dira, ez dira hain pisutsuak; baina bere jatorria diren erroak ez dituzte ahaztu. Horregatik, gaur, obraren estetika eta komunikazioa ezberdinak dira, oraingoak dira, bilakaera baten ondorioa … baina olerkia eta barru-barruko sentimenduak berdinak izaten jarraitzen dute.

Azkue Fundaziotik saridun guztiak eta parte hartzaile guztiak zoriondu nahi ditugu eta datorren urteetara begira euskaraz filmak aurkeztera zuzendariak animatu nahi ditugu.

Esteka honetan saridun guztien zerrenda aurkitu dezakezue.