Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Hamaika Telebista eta Azkue Fundazioak hitzarmena izenpetu dute berriro 11.bit saio teknologikoa egiteko
Hamaika Telebista eta Azkue Fundazioak hitzarmena izenpetu dute berriro 11.bit saio teknologikoa egiteko - Image

Hamaika Telebistak emisioei ekin zienetik, hainbat urrats eman dute Bilbon hasita ahalik leku gehienetara heltzeko. Telebista desberdin, euskaldun, urbano eta gaztea eratu dute ordutik. Eta horiek guztiek bete-betean bat egiten dute Azkue Fundazioan egiten dugun lanarekin, hori dela eta, eta kontutan hartuta aurreko urteko arrakasta, aurten ere elkarlana aurrera eramateko asmoz hitzarmena sinatu dute Azkue Fundazioaren egoitzan.

Hitzarmen berriaren arabera 28 saio egingo ditugu elkarlanean, berrikuntza teknologikoek, sare sozialek, 2.0 komunikazioak, gadget berriek, eta hainbat bitxikeriak eta bideok izango dute lekua berriro ere, astero-astero ordu erdiko saioan.
Bere aurkezleak, Ane Azkuek, adierazi duen moduan, aurreko urtean bezala, saioak 4 zati nagusi izango ditu: albisteak, Azkue Fundazioaren ekimenak, Euskal Proiektua eta sarean topatutako bitxikeria. Beraz Azkue Fundazioaren egitasmo eta lehiaketek ere bere lekua izango dute programan, platoa alde batera utziz eta protagonistak dauden lekuetara gehiago hurbilduz.
Ez gara lehenengoak euskara eta azken teknologiak uztartuko dituztenak, zorionez. Urteak dira gure hizkuntzak mende berriarekin topo egin zuela, euskarak bere lekua egin du sarean. Rodrigo Gartziak adierazi duenez, euskara jadanik Wikipediaren 22. hizkuntza da eta gero eta erabiltzaile euskaldun gehiago ari da sarea egunero erabiltzen. Are gehiago, hiztun aldetik munduan daukagun presentzia baino handiagoa da interneten daukaguna. Eta hori hainbat eta hainbat lagunen ardunak ekarri du. Beraz, sarean garatzen diren euskal egitasmo horiek ere lekua izan behar zuten horrelako telebista saio batean.
Ordu erdian, aurten ere astero-astero landuko ditugun gaiak asko eta desberdinak izango dira. Asko da egin dena eta egiten ari garena gure hizkuntza esparru teknologiko guztietara iritsi dadin.
Emisioei apirilaren 4an ekingo diegu, arratsaldeko 20:15etan.

Argazki bilduma hemen

Prentsan agerraldiak:

Berria
Gara
Hamaika Telebistako berria