Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Azkue Fundazioaren webguneak hasierako orri berria du!
Azkue Fundazioaren webguneak hasierako orri berria du! - Image

Azkue Fundazioaren hasierako orria aldatu dugu aste honetan. Urtero webgunean berrikuntzaren bat egiten saiatzen gara, gure aktibitatea webgunean gero eta handiagoa delako eta honi islada eman nahi izan diogu.

Jakingo duzuenez gure webgunean 3 atal nagusi daude:

-Azkue Fundazioaren atal korporatiboa, bertan zer egiten dugun azaltzen dugu, baita martxan ditugun lehiaketen berri eman ere.

-Euskararen Etxearen atala, bertan etxean gauzatzen diren egitasmoen berri ematen dugu: jardueren agenda, Euskararen Interpretazio Zentrora etortzeko bisiten erreserbak, espazioen erreserbak, euskararen inguruko datuen bilketa, eta abar.

-Euskara sarean josten atala, bertan euskarazko baliabideen bilgunea sortu dugu: hiztegiak, itzultzaileak, Tablet eta mugikorretarako euskarazko aplikazioak, euskarazko blog eta webgune interesgarrien bilgunea, eta abar.

Gainera gure aktibitatea sare sozialetan gero eta handiagoa da, euskararen presentzia sarean handitzen saiatzen gara egunero, horregatik erreferente bihurtzen diren sareetan egoten saiatzen gara, erabiltzaileen parte hartzea sustatzen eta baita euskararen presentzia nabarmentzen. Guzti honi islada ematen zion hasierako orri baten bila ibili ondoren, lortu eta argitaratu berri dugu. Hasierako orri berri honetan hauxe topatuko dugu:

-Goiko atalean slide moduan momentuko egitasmo garrantzitsuen berri jasoko du erabiltzaileak era oso bisualean.
-Euskararen Etxearen jardueren agenda ikusiko dugu jarraian, hurrengo egunotan egingo diren erakusketa, kontzertu zein hitzaldien deskribapena ikusiz.
-Blogaren azken artikuluen laburpena ikusiko dugu ondoren. Badakizue gure blogean euskararekin eta teknologiarekin erlazionatutako gaien berri ematen saiatzen garela. Jadanik 300 post baino gehiago argitaratuta ditugu.
-Sare sozialetako aktibitatearen laburpen bat izan nahi genuen ere lehen orri honetan, egunero sarean egiten duguna begirada baten ikusi ahal izateko erabiltzaileek. Horretarako WordPressek zeukan plugin bat aukeratu dugu eta gure beharretara doitu behar izan dugu. Uste dugu ondo jasotzen duela eguneroko aktibitatea sarean.
-Ondoren euskara sarean josten ataleko informazioa topatu dezakegu: euskaraz sortutako azkeneko aplikazioak, webguneak, eta abar. Atal hau euskaraz sortutako baliabide guztien bilgune eta erreferente izateko lan egiten dugu.
-Azkenik atal koporatiboari eskeintzen diogu lekua, bertan martxan dauden lehiaketak, euskarari buruzko berri korporatiboak, eta euskaraz garatutako jokoen informazioa topatu dezakegu.

Estruktura hauxe bera jarraituz barruko orriak, atal nagusien orri nagusiak hain zuzen ere, aldatu ditugu baita.

Espero dugu interesgarria izatea gure erabiltzaileentzat eta zuen hartu-emonak jasotzea.

Tags: azkue fundazioaberrikuntzaksare sozialakwebguneawordpress