Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Ibilarte 2011
Ibilarte 2011 - Image

Atzo, maiatzaren 5ean, Ibilarte 2011 arte erakusketa inauguratu zuten Bilboko Alondigan.

Erakusketa datorren maiatzaren 29an Ondarroan egingo den Ibilaldiaren aldeko diru laguntzat biltzeko ekintza da, gura duenak artelanak bertan erosteko aukera izando duelako.

Aurten hainbat artistaren lanak ikusteko aukera izando dugu: Jorge Rubio, Jon Almazan, Ismene Costilla, Andoni Euba, Carmen Olabarri, Javier Riaño, Jesus Mari Lazkano edo Ismael Iglesias artisten margolanak ikusteko aukera izando duzue.

Aurtengo berrikuntza honako hau izan da: 40 zentimetrolo txalupatxo bat eman diete zenbait pertsonai publikoei gura zutena egiteko eskatu diete. Klaudio Landa, Ken 7 edo Athletic-eko neska-mutilak izan dira deialdi honetako parte hartzaileetariko batzuk.

Erakusketan dauden artelanak datorren maiatzaren 22ra arte ikusgai egongo da.