Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • II. Iñaki Ugarteburu Sariak banatu ditu Azkue Fundazioak gaur
II. Iñaki Ugarteburu Sariak banatu ditu Azkue Fundazioak gaur - Image

II. Iñaki Ugarteburu SariakEuskarazko Wikipediara egindako ekarpen onenak saritu dira Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Diputatua eta Azkue Fundazioko presidenta den Josune Ariztondo buru izan duen ekitaldian.

Iñaki Ugarteburu Sarien banaketa egin da gaur Rekalde Aretoan, Bilbon. Azkue Fundazioak Euskarazko Wikipedia sustatzeko antolatu duen ekimena da eta aurtengoa bigarren deialdia izan da.

Iñaki Ugarteburu EHUko medikuntza irakaslearen omenez antolatu ziren, sarera eta Euskarazko Wikipediara arlo horri euskaraz egindako ekarpenak saritzeko. Iñaki Ugarteburu, osagilea eta filologoa ikasketaz, euskalgintzan lan asko egindakoa zen, batez ere unibertsitate mailako euskarazko irakaskuntza bultzatzen.

 

II. Iñaki Ugarteburu Sariak - ekitaldiaLehiaketa hau, 5 arloko ezberdineko ikasleei zuzendutakoa izan da: Natur Zientziak, Osasun Zientziak, Gizarte Zientziak, Giza Zientziak eta Teknika eta Teknologia. Euskarazko Wikipedia sustatzeko antolatu zen pasadan martxoan. Ikasleei bere lan eta artikuluak Euskarazko Wikipedian sartzeko gonbidapena luzatu zitzaien, hamar lanik onenak sarituak izango zirelarik, bi sari kategoria bakoitzeko. Sarituak aukeratzeko, balorazio batzordeak zenbait irizpide izan ditu kontuan, hala nola lanaren edukia, euskararen txukuntasuna eta multimedia-baliabideen erabilera, bideoak edo argazkiak, esaterako. Sariak: sareratu diren lanik hoberenei iPhone4  bana eta bigarren suertatu direnentzako iPad2 bana. Biek 16 GB-ko kapazitatea eta WiFi konexioa dute.

Aurkezturiko lanen kalitatea eta originaltasuna nabarmendu nahi izan du balorazio batzordeak. Sarituak honako hauek izan dira:

Osasun Zientziak:

  • Lehen Saria: Iñigo Romero Arandia, "Barne belarri" artikuluarekin.
  • Bigarren Saria: Amaia Iribarren Garcia, "Xerostomia" artikuluarekin.

Natur Zientziak:

Gizarte Zientziak:

  • Lehen Saria: Aitor Gorrotxategi Iraola, "AMIA Analisi" artikuluarekin.

Teknika eta Teknologia:

 

Iñaki Ugarteburu Saria antolatu duten erakundeen ordezkariek, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultur Diputatua eta AZKUE Fundazioko presidenta den Josune Ariztondok, foru-erakunde bereko Euskara Sustatzeko Zuzendari nagusia den Miren Dobaranek, Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Saileko Zinegotzi Ordezkaria den Sabin Anuzita, Euskara eta Eleaniztasuneko errektoreordea den Gidor Bilbao, Deustuko Unibertsitateko Hizkuntz Politikako Zuzendaria den Joxin Etxezarreta, Euskaltzaindiako presidentea den Andres Urrutia, eta Rodrigo Gartziak, Azkue Fundazioko zuzendaria, banatu dituzte sariak.

Ekitaldia Josune Ariztondoren hitzekin bukatu da, euskarazko Wikipediak egun dituen edukiak azpimarratuz eta Jakintza Librearen garrantzia aipatuz.

Sari hauen deialdia maiatzan bukatu zen, baina irailak 17an Software Askearen Eguna ospatzen da eta egitasmo honekin bat etortzeko ekitaldi hau data honetan burutzea erabaki zen.

 

Sare sozialetan:
Flickr: Sari banaketako argazki bilduma

Prentsan/sarean:

Hamaika TVko berria
Deia

Bizkaie
Bizkaimedia
EuropaPress
La Vanguardia
Lainformacion.com
Gentedigital.es
Terra
E
strategia Empresarial
H
amaika.BIT Saioa
E
uskadi Innova

Bideoa: