Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • III. Ugarteburu Sariak martxan daude
III. Ugarteburu Sariak martxan daude - Image

Iñaki Ugarteburu Sariak EHUko medikuntza irakaslearen omenez antolatu ziren, sarera eta Euskarazko Wikipedian euskaraz egindako ekarpenak saritzeko eta Euskarazko Wikipedia sustatzeko. Iñaki Ugarteburu, osagilea eta filologoa ikasketaz, euskalgintzan lan asko egindakoa zen, batez ere unibertsitate mailako euskarazko irakaskuntza bultzatzen.
Lehiaketa hau, 5 arlo ezberdineko ikasleei zuzenduta dago: Natur Zientziak, Osasun Zientziak, Gizarte Zientziak, Giza Zientziak eta Teknika eta Teknologia.

Sarituak aukeratzeko, balorazio batzordeak zenbait irizpide izago ditu kontuan, hala nola lanaren edukia, euskararen txukuntasuna eta multimedia-baliabideen erabilera, bideoak edo argazkiak, esaterako.

Sariei dagokionez, sareratu diren 5 lanik hoberenei (irabazle bat egongo da alor zientifiko bakoitzeko) iPad2 bat irabaziko du, 16 GB-ko kapazitatea eta WiFi konexioa duena.

Sari hauen deialdia apirilean hasi zen eta irailaren 28an bukatuko da. Parte hartzeko zure artikulua Wikipediara igo behar duzu eta hemen inskribatu ondoren. Lehiaketaren oinarri legalak hemen dituzue.

Animatu zaitezte parte hartzera!