Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • III. Ugarteburu Sarien sari-banaketa
III. Ugarteburu Sarien sari-banaketa - Image

Iñaki Ugarteburu III. Sariak Euskararen Etxean banatu dira gaur eta Rodrigo Gartziak, Azkue Fundazioko zuzendariak, banatu ditu.   

Azkue Fundazioak Iñaki Ugarteburu sarien III. Edizioa antolatu zuen 2012an, mediku eta irakasle horren ohorez, bere lan-arloak (euskara, irakaskuntza, teknologia berriak) elkartuz eta haren lanaren jarraipen gisa. Iñaki Ugarteburu Sarietan parte hartu duten lanen balorazioa egin ondoren baditugu saridun suertatu diren lanak eta egileak. Aurtengo irabazleei buruzko informazioa hemen duzu, gogoratzen zaituztegu irabazleek iPad 2 bat irabazi dutela.  

Autengo irabazleak hauek izan dira:

Osasun Zientziak:
Carlota Ruiz, “Arreta Galdu-Hiperaktibitate Asaldura” artikuluarekin.

Gizarte Zientziak:
Maider Gorrotxategi, “Garapen Psikosoziala” artikuluarekin.

Teknika eta Teknologia:
Iratxo Gomez, “Clarke eta Park-en transformatuak” artikuluarekin.

Besterik gabe irabazleak zoriondu nahi ditugu eta parte hartu duten guztiei eskerrak eman.  Euskarazko Wikipedia artikuluz betetzen jarraitzeko gonbidapena luzatzen dizuegu, euskaldun guztion artean euskara wikipedia duen kokapen ona mantendu dadin.