Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Iñaki Ugarteburu Saria martxan dago jada!
Iñaki Ugarteburu Saria martxan dago jada! - Image

Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako Foru diputatua eta AZKUE fundazioaren lehendakaria den Josune Ariztondo, Rodrigo Gartzia, fundazioaren zuzendari kudeatzailea eta Angel Bidaurrazaga, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen ordezkaria, Wikiplaza egitasmoari bizitza emango dion “Iñaki Ugarteburu Saria” aurkeztu zuten atzo  goizean, Azkue fundazioaren egoitzan. 

Aipaturiko Saria AZKUE fundazioak jarri du martxan Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearekin batera. Gainera, ekimen honen laguntzaileen artean Euskarazko Wikipedia, Udako Euskal Unibertsitatea,  EHU/UPV,  eta Deustuko Unibertsitatea daude.

Proposamenaren helburua, osasungintza arloko testuak (sarrerak) euskarazko Wikipedian ugaritzea da. Horretarako Wikipedia lehiaketa bat antolatu da eta parte-hartzeko betebeharreko baldintzak osasungintzako ikaslea izatea eta partaidetza indibiduala izatea dira. Inskripzioa otsailaren 26tik aurrera irekita egongo da eta ekarpenak aurkezteko epea 2010ko martxoaren 31an, gaueko 24:00etan, amaituko da. Lehiaketari buruzko informazio gehiago wikiplaza.azkuefundazioa.eus wikigunean aurki daiteke.

 

Irakurri lehiaketaren arauak

Deskargatu kartela