Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • “Irudimena” 2012, testu eta irudi sormen lehiaketaren bigarren edizioa abian!
“Irudimena” 2012, testu eta irudi sormen lehiaketaren bigarren edizioa abian! - Image

Euskal Kultur Erakundeak eta Azkue Fundazioak “Irudimena” testu eta irudi lehiaketa antolatzen dute bigarren aldiz 2012ko martxoaren 15etik maiatzaren 15era.

www.irudimena.com webgunean aurkeztuak diren argazkietan oinarrituz, bi aukera dituzte parte-hartzaileek: euskarazko testu bat idaztea (edozein generotan, poesia, narrazioa, deskripzioa, bertsoak…) edo irudi berri bat sortzea (argazkia eraldatuz, marrazki bat edo margo bat eginez, 3D-ko irudi bat sortuz…). Biak egin daitezke ere bai.

Parte-hartzaileek lanak igorri eta eskuratuko diren heinean sarean kontsultagarri izango dira, lehiaketaren weborrian.
Modalitate bakoitzean (sormen literarioa edo sormen grafikoa) egileak bi taldetan banatuko dira adinaren arabera : 25 urte beheragokoak eta 25 urte baino gehiagokoak.

Lehiaketa

Parte hartzaileek, antolatzaileek proposatutako Creative Commons lizentziapean dauden irudi zerrenda batetik bat aukeratu beharko dute eta horrekin lana burutu: bai irudi berri bat sortu, edo irudiari dagokion testu bat asmatu.
Lana lehiaketaren webgunean bertan eskainitako formularioaren bidez, edo posta elektronikoaren bidez bidali dezakete lana.

Epaimahai batek kategoria bakoitzeko hiru lanik onenak aukeratuko ditu.
Talde bakoitzean puntu gehien lortuko duten lehen hirurak saridun agertuko dira.
Beraz, 12 lagun izango dira saridun guztira (6 sormen literarioarentzat eta 6 sormen grafikoarentzat).
Irabazleen izenak datorren ekainean jakinaraziko dira, Bilbon, parte-hartzaileen eta antolatzaileen presentzian, ekitaldi baten ospatuko dugun sari-banaketan.
Azken hauei dagokionez, teknologia munduarekin lotutako gailuak izango dira: netbook ordenagailuak eta tabletak.

  
 

  

2011ko edizioa

2011ko edizioan “Irudimena” sormen lehiaketak arrakasta haundia izan zuen. 74 lagun parte hartu zuten, Euskal Herriko probintzia guztietatik, 30 urte baino gazteagoak gehienak. Guztira 119 obra (euskarazko testuak eta irudiak) helarazi zizkieten antolatzaileei (ikus 2011ko emaitzak).

Informazio gehiagorako: www.irudimena.com
Lehiaketako esku-orria eskuratzeko