Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Irudimena sormen lehiaketaren 4. Edizioaren sariak banatu ditugu Euskararen Etxean
Irudimena sormen lehiaketaren 4. Edizioaren sariak banatu ditugu Euskararen Etxean - Image

Azkue Fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak “Irudimena”  sormena saritzen duen lehiaketaren sariak banatu dituzte gaur, Bilboko Euskararen Etxean. Lehiaketa honetako laugarren edizio honetan guztira 66 lan aurkeztu izan dira.

Lehiaketa

“Irudimena” lehiaketaren helburua gazteen artean euskal kulturaren inguruko sormena bultzatzea izan da. Azkue Fundazioak eta Iparraldeko Euskal Kultur Erakundeak duela lau urte sinatutako akordioari esker gauzatzen da lehiaketa.

Aurreko ediziotan bezala, lehiaketa osoa internet bidez gauzatu da eta sormenak ezagutzera emateko webgune bat sortu izan da, www.irudimena.com, hain zuzen ere. Interneteko espazio honetan parte-hartzaileen ekarpenak argitaratu izan dira.

Epaimahaia Hego nahiz Ipar Euskal Herrian arte grafikoen esparruan, literatura munduan eta musikan dabiltzan adituez osatua izan da.

Urtez urte berrikuntzak sartzen dituzte antolatzaileek lehiaketan. Aurten, iaz hasitako bidea jarraituz, soinuak izan dira lanak sortzeko abiapuntua. soinumapa.net egitasmoko Creative Commons lizentziadun proposatutako soinu sorta batetik aukeraketa eginez, parte hartzaileek, soinu, testu edo irudi berri bat sortu behar zuten, edozein estilo, formatu edo teknikaren bidez. Sortzeko askatasun osoa izan dute.

Laugarren edizio honetan aurkeztutako 66 lanetatik, soinu, irudi eta testuen kategoria bakoitzeko bi irabazle aukeratu dira; beraz, 2014ko edizioko Irudimena sarietan sei irabazle daude.

Eta hirugarren berrikuntzari dagokionez, edizio honetakoa sari banaketa ekitaldiari dagokiona izan da. Ekitaldi hau iparraldeko eta hegoaldeko euskaldunen arteko harremanak sendotzeko aukera paregabea da eta, horregatik, antolatzaileek kutsu berezi bat eman nahi izan diote. Ekitaldia goiz osoan zehar jardueraz beteriko jardunaldia izan da eta Euskararen Etxean ospatu da, Azkue Fundazioaren egoitza dena eta erakunde honen ardura pean dagoen kultur gunea izanik.

Ekitaldia

Esan bezala, jarduera ezberdinez gozatu da goiza Euskararen Etxean. Sormena ekarri nahi izan da ekitaldira baita ere eta horregatik adierazpen kultural ezberdinek osatu dute egitaraua.

Hasteko, graffiti lantegi bat ospatu da lehen orduan eta parte hartzaile guztien artean horma erraldoi bat sortu dute, hiritar arte mota honetan lantzen diren teknikak erabiliz. 400 muralismo taldeak eskaini du lantegi hau.

IMG_5743 IMG_5742

Musikarako tartea ere izan dugu, iparralde eta hegoaldeko soinuak entzuteko aukera izanik: Zeze taldea eta Josu Bergara kantariaren ekitaldiak izan dira berton.

20140607_121842

Eta hauen ondoren, sari banaketa ekitaldiari ekin diote bi erakundeek.

Aurten irabazleek banan-banan euren lanak aurkezteko aukera izan dute. Sariak IMG_20140607_124015Euskal Kultur Erakundeko zuzendaria den Pantxoa Etchegoin;  Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Sustatzeko Zuzendari nagusia den Ana de Castrok; eta Iurdana Acasuso, Azkue Fundazioaren zuzendariak banatu dituzte.

Eta ekitaldia bukatzeko, ekitaldira etorri izan diren lagun guztiekin solasaldirako tartea izan dugu.

Sarituak

Hauek dira 2014ko edizioko irabazleak:

  • Irudi kategoria
    • Lehenengo saria: Ur-kiribil. Egilea: Laurence Etchechuri (Azkaine).
    • Bigarren saria: Ternua. Egilea: Iker Etxaniz (Zarautz).
  • Testu kategoria
  • Soinu kategoria
    • Lehenengo saria: Shegan. Egilea: Aitor Epaitorr (Andoain).
    • Bigarren saria: Aquarius. Egilea: Mikel Perez (Ahetze).

Lehenengo postuan suertatu diren saridunek 300 €tako erosketa bonoa jaso dute; eta 200 €takoa izan da bigarren sailkatu diren hiru irabazleentzat.

IMG_0614

Irudimena lehiaketako arduradunek laugarren edizio honekin egitasmoa finkatutzat ematen dute.

Hegoalde eta iparralde arteko elkarkidetza eta egitasmoak aurrera eramatea posible da eta ekimen hau horren adierazgarri da. Muga administratiboko bi aldetatik parte hartzea izaten da urtero; aurten 66 lanetatik, 25 parte hartzaile Iparraldekoak izan dira, 18 Hegoaldeko biztanleak eta beste bi lagunek diasporatik parte hartu izan dute.

Beraz, balorazio oso ona bi erakundeen partetik.

flickrHemen sakatu ekitaldiaren irudi galeria ikusteko