Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Irudimena lehiaketaren sari banaketa ospatu zen Bilbon
Irudimena lehiaketaren sari banaketa ospatu zen Bilbon - Image


"Irudimena” lehiaketaren helburua gazteen artean euskal kulturaren inguruko sormen literarioa eta grafikoa bultzatzea izan da. Horretarako, parte-hartzaileek eskeinitako Creative Commons lizentziapeko hamabi irudien inguruan euren sormena azaltzeko aukera izan dute. Irudi hauek oinarritzat hartuta, bai beste irudi bat edo bai testu bat imajinatu behar zuten, edozein estilo, teknika edo genero erabiliz.

 

Bi kategoria ezarri ziren atal bakoitzeko: 25 urtetik gorakoentzat eta adin honetatik beherakoentzat. Kategoria bakoitzean hiru sari banatu dira, guztiak teknologiarekin erlazionatutako gailuak: netbook bat kategoria eta modalitate bakoitzean lehenengoa atera denarentzat; e-book gailua edo argazki-kamera bigarren suertatu direnentzat eta hirugarren postuan geratu diren lau lagunentzat Android tablet bat.

 

Iaz bezala, lehiaketa osoa internet bidez gauzatu da eta sormenak ezagutzera emateko webgune bat sortu izan da, www.irudimena.com, hain zuzen ere. Interteneko espazio honetan parte-hartzaileen ekarpenak argitaratu izan dira.

Epaimahaia Hego nahiz Ipar Euskal Herrian arte grafikoen esparruan eta literatura munduan dabiltzan adituez osatua izan da.

 

Sarituak

Hauek dira sarituak kategoria eta mota bakoitzean:

Irudiak:

< 25 urte 

  • 1go saria: Nahia Garat (Donapaleu): Burdin Kreazioan
  • 2. saria: Saioa Perona Balda (Orio): Hutsa
  • 3. saria: Ion Iraegi (Bergara): Urban
     

>25 urte

 

Literatura: 

< 25 urte

>25 urte

 

Azpimarratu beharra dago lehiaketa bigarren urte honetan jada ezaguna bihurtu dela eta finkatuta dagoela. Azkue Fundazioa eta EKEren arteko lankidetzari esker muga geografikoak gainditzea lortu da eta bi aldetako partaidetza gauzatu da. Datuen azterketa eginez, 99 lanak 61 parte hartzaileen artean sortu dituztela esna behar dugu eta lanen jatorria parekoa dela: Euskal Herriko iparraldetik 50 lan heldu zaizkigu eta 49 mugako hegoaldetik. Irudiko formatoak lanen gehiengoa suposatzen du, 69 mota horretakoak izan bait dira. Badira bi urtetan parte hartu izan duten lagunek ere eta irabazle atera. Eta hauetan denetarik daukagu: testu eta irudi guztiz kreatiboak edo kontzeptualagoak direnak.

“Irudimena” sariak antolatu duten erakundeen ordezkariek, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultur Diputatua eta Azkue Fundazioko presidenta den Josune Ariztondok, Euskal Kultur Erakundeko Pantxoa Etchegoin eta Jakes Larrek, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Sustatzeko Zuzendari nagusia den Miren Dobaranek, Rodrigo Gartzia Azkue fundazioaren zuzendariak eta Fundazio honetako patronatoko beste kide batzuk banatu zituzten sariak. Ekitaldiaren hasieran EKEko zuzendaria den Pantxoa Etchegoinek hitz egin zuen eta mota honetako lehiaketek amankomuneko partaidetza eta lankidetzan duten garrantzia aipatu zuen. Ekitaldia bukatu eta kopaua hartu baino lehen Josune Ariztondoren tartea izan zen eta honek ere bi erakundeen arteko akordioari esker sortutako emaitza dela Irudimena azpimarratu zuen.

Sari banaketa ekitaldiaren argazki guztiak hemen dituzue.

Prentsan:

Deia
Bizkaimedia
Kulturklik