Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Irudimena Sarien 5. edizioaren sariak eman ditugu!
Irudimena Sarien 5. edizioaren sariak eman ditugu! - Image

Irudimena Sarien 5. edizioaren sariak eman ditugu!
Euskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazioak « Irudimena » sormen lehiaketaren 5.edizioa antolatu dute, 2015eko urriaren 1etik azaroaren 15era. Gai berezi baten inguruan aurten: dantza! Soinuan oinarrituz hiru aukera zituen parte-hartzaileak: soinu berri bat sortzea (edozoin motakoa, musika, kantua, arrabotsa, nahasketa…), euskarazko testu bat idaztea (edozoin generotan, poesia, narrazioa, deskripzioa, bertsoak…) edo irudi berri bat egitea (argazki, marrazki edo margo bat eginez…).

Guztira 23 proposamen jaso dira, eta epaimahaiak horiei buruz egin duen balorazioa oso positiboa izan da. Aurten 5 parte hartzaile Hegoaldekoak eta gainontzekoak Iparraldekoak izan dira eta lan bat San Petersburgotik jaso dugu!

SARIDUNAK

Irudimena Sariak 2015

Irudi kategoria

-Lehenengo saria: Lorea Garat, Pasarte
lanarekin (Baiona)

-Bigarren saria: Edurne Peraita, Harira lanarekin (Getxo).

Testu kategoria

-Lehenengo saria: Alaia Cachenaut, Pestaren oihua lanarekin (Uztaritze).

-Bigarren saria: Elsa Spizzichino, Amatxiren dantza sekretua lanarekin (Hendaia).

Soinu kategoria

-Lehenengo saria: Patxi Amulet, Ikatz goria lanarekin (Angelu).

-Bigarren saria: Maddi Zubeldia, Zohardia lanarekin (Ziburu).

Hemen saridunen argazkia, zorionak guztioi!!!