Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • “Irudimena” sormen lehiaketaren sariak banatu dituzte Azkue Fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak
“Irudimena” sormen lehiaketaren sariak banatu dituzte Azkue Fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak - Image

“Irudimena” sormen grafiko eta idatzizkoa saritzen duen lehiaketaren sariak banatu dira gaur EHU-UPVko Bizkaia Aretoan, Bilbon. Lehiaketa Azkue Fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak antolatu dute eta guztira 120 lagunek hartu dute parte. Lehiaketa “Irudimena” lehiaketaren helburua gazteen artean euskal kulturaren inguruko sormen literarioa eta grafikoa bultzatzea izan da. Horretarako, parte-hartzaileek eskeinitako Creative Commons lizentziapeko hamabi irudien inguruan euren sormena azaltzeko aukera izan dute. Irudi hauek oinarritzat hartuta, bai beste irudi bat edo bai testu bat imajinatu behar zuten, edozein estilo, teknika edo genero erabiliz.

Bi kategoria ezarri ziren atal bakoitzeko: 25 urtetik gorakoentzat eta adin honetatik beherakoentzat.
Sariak potoloak izan dira ere: netbook bat kategoria eta modalitate bakoitzean lehenengoa atera denarentzat; argazki-kamera bigarren postua lortu duten lau lagunentzat eta iPod mp4 bat hirugarren postua lortu duten beste lau lagunentzat.

Lehiaketa internet bidez gauzatu da eta sormenak ezagutzera emateko webgune bat sortu izan da, www.irudimena.com, hain zuzen ere. Interteneko espazio honetan parte-hartzaileen ekarpenak argitaratu izan dira.
Epaimahaia Hego nahiz Ipar Euskal Herrian arte grafikoen esparruan eta literatura munduan dabiltzan adituez osatua izan da.

Sarituak
Hauek dira sarituak kategoria eta mota bakoitzean:

Irudiak:

  • < 25 urte
    • 1go saria: Miriam Abaitua (Gasteiz): Aitzuloaren mitoa – Irudia ikusi
    • 2. saria: Mikel Zelaieta (Gasteiz): Mahaian dantzariak margotzen – Irudia ikusi
    • 3. saria: Nahia Garat (Donapaleu): Zirtzilen plaza hartzea – Irudia ikusi
  • >25 urte
    • 1go saria: Igotz Ziarreta (Meñaka): Txalaparta warrior – Irudia ikusi
    • 2. saria: Julien Goul (Baiona): Rue Poissonnerie – Irudia ikusi
    • 3. saria: Cristina Calero (Areeta): Txalaparta – Irudia ikusi

Literatura:

  • < 25 urte
    • 1go saria: Charlotte Chorhy (Donibane Garazi): Entzun, entzun gaztea
    • 2. saria: Patxi Berhouet (Bidarrai): Txalaparta isildu da
    • 3. saria: Nahia Alkorta Elezgarai (Irura): Harritik herria
  • >25 urte
    • 1go saria: Miren Mindegia Petrirena (Elizondo): Zizelkariaren heriotza
    • 2. saria: Bea Sallaberry (Baiona): Ganen da
    • 3. saria: MariJoxe Azurtza (Donostia): Ekain

“Irudimena” sariak antolatu duten erakundeen ordezkariek, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultur Diputatua eta Azkue Fundazioko presidenta den Josune Ariztondok, Euskal Kultur Erakundeko Pantxoa Etchegoinek foru-erakunde bereko Euskara Sustatzeko Zuzendari nagusia den Miren Dobaranek, Bilboko Udaleko Euskara zinegotzia den Ana de Castrok, Andres Urrutia Euskaltzaindiako Presideanteak, EHU-ko ordezkaria Iñigo Urrutiak, Rodrigo Gartzia Azkue Fundazioaren zuzendariak, , Jakes Larre EKEko kideak, Roland Isoird AZKUE fundazioaren teknikariak eta Angeriñe Elorriaga AZKUE fundazioaren teknikariak banatu dituzte.

 

 

 

 

 

 

 

Sare sozialetan:
Flickr: Sari banaketako argazki bilduma

Prentsan/sarean:

www.eke.org

www.kazeta.info

Deia 2011/04/17

[email protected] por la red Iker Merodio 2011/04/20

sustatu.com