Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • “Irudimena” testu eta irudi sormen lehiaketa abian da jada.
“Irudimena” testu eta irudi sormen lehiaketa abian da jada. - Image

Euskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazioak "Irudimena" sormen lehiaketa antolatzen dute 2011ko apirilaren 8a arte. Lehiaketa horren helburua euskal kulturaren inguruko sormen literarioa eta grafikoa bultzatzea da gazteen artean.

"Irudimena" lehiaketa Euskal kultur erakundeak abiatu "Hogei’ta" gazteei zuzendutako urte anitzetako ekintza programaren filosofian oinarritzen da (ikus www.hogeita.com). Lehiaketarentzako web-orri bat zabaldu da sarean (www.irudimena. com). Bertan 12 argazki proposatuak zaizkie bisitariei.

Argazkian oinarrituz bi aukera ditu parte-hartzaileak: euskarazko testu bat idaztea (edozoin generotan, poesia, narrazioa, deskripzioa, bertsoak…) edo irudi berri bat sortzea (argazkia eraldatuz, marrazki bat edo margo bat eginez, 3D-ko irudi bat sortuz…). Biak egin daitezke ere bai.

Xedea, euskaldun eta erdaldun gazteak euskal kulturari interesatzea da. Halaber, helburua da kultura hori hitzaren eta irudiaren bitartez interpreta dezaten.

Parte-hartzaileak bere sorkuntza helaraziko die antolatzaileei www.irudimena.com webgunean dagoen inprimakiaren bidez edo mezu bat bidaliz info@irudimena.com helbidera, zehaztuz aukeratu duen argazkiaren zenbakia.

Lehiaketan parte hartzeko epea 2011ko otsailaren 15ean hasiko da eta 2011ko apirilaren 8a arte iraungo du.

Modalitate bakoitzean (sormen literarioa edo sormen grafikoa) egileak bi taldetan banatuko dira adinaren arabera: 25 urtez petikoak eta 25 urtez goitikoak. Talde bakoitzean pundu gehien lortuko duten lehen hiruak saristatuko dira. Sariek multimediarekin zerikusia izanen dute.

Lehiaketari buruzko esku-orria eskura