Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Jakintza Librearen III. Jardunaldiak: Sarean Jaio Berriak
Jakintza Librearen III. Jardunaldiak: Sarean Jaio Berriak - Image

Aurten ere Jakintza Librearen III Jardunaldiak ospatuko ditugu. Aurtengo gaia “Sarean jaioberriak. Mundu digitalean sortutako lankidetza aukera berriak” izango da. Maiatzaren 30ean Bilbon, Euskararen Etxean ospatuko dira. Goizeko saioa: 10.00etatik -13.30etara izango da eta arratsaldeko saioa: 16.00etatik – 21.00etara. 

Jardunaldien barruan, komunikabideetako mahai ingurua, Euskararen Interpretazio Zentrora bisita, Storytelling tailer bat, sarean jaio eta gizartearen partaidetza eskatzen duten egitasmo ezberdinen aurkezpenak eta bukatzeko, Alfonso Alcántararen (@yoriento) hizaldi bat izango dira. 

 

 

 

 

EGITARAUA:

 
 

10.00etatik-12.00etara:  Kazetaritza berria sarean. Komunikabideetako mahai ingurua. 

 

12.00etatik-13.30etara: Euskararen Interpretazio Zentrora bisita.

Bisita hau eredutzat hartuko da arratsaldeko saioan Storytelling-ari buruzko tailerra bideratzeko (@filmatu-ren eskutik) 

 

13.30etatik-14.00etara: Pintxoak

16.00etatik-18.00etara. Tailerra: Storytelling. Sarean historiak sortuz.

Álvaro Andoin (@filmatu). Smartphone-kin eduki multimediak sortzeko eta sare sozialetan hedatzen eta partekatzen ikasteko tailerra. 

 

18.00etatik-19.30etara: Sarean Jaioberriak hitzaldiak.

Sarean, mundu digitalean, sortutako egitasmoak dira guztiak, off line mundura zuzentzen direnak gizartearen onurako, honen laguntza jasotzeko edo partekatzea eta sarean lankidetza lortzeko asmoarekin. 

 

  -Xabi del Rey (www.hermeneus.es): jakiak zuzenean ekoizleengandik erosteko online plataforma. 

  – Iker Sagasti (www.dirutza.com): euskal kulturarekin lotutako egitasmoak bideratzeko crowfounding plataforma.

  – Kerobia (Supernnova proiektua): Kerobia musika taldeko diska berriaren egitasmoa, crowfounding formularen bidez gauzatuko dena.

  – Arantza Mesa (Donearte ekimena): ONG 2.0 kasua.

  – Álvaro Andoin (Filmatu): sarerako istorioak sortzen, Storytelling egitasmoa.

  – Unai Bilbao Cabezas (Kulturize: inguruko ekitaldien mugikorretarako agenda; www.dingidanga.com: shopping  + aisia) 

  – Juanan Pereira (www.babeliumproject.com): Hizkuntzak ikasi eta irakasteko komunitatea.

 

19.30etatik-20.30etara: Manuel Alcántararen hitzaldia (@yoriento): Mundu digitalean lankidetza aukera berriak. Alfonso Alcántara ekintzailetzarekin, enpleguarekin, lanbide eta antolaketa-estrategiarekin aditua da. 

 

20.30etatik-21.00etara: Pintxoak

 

Informazio guztia esteka honetan duzue: http://www.jakintzalibre.org/

 

Animatu zaitezte!!