Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Klikasi, Azkue Fundazioaren Multimedia Gunea
Klikasi, Azkue Fundazioaren Multimedia Gunea - Image

Euskaraz baliabide gutxi aurkitu ditzakegu eta askotan euskaldun irakasle eta ikasleek ikasteko baliabideak beste hizkuntza batzuetan ikustera eta erabiltzera behartuta daude. Hau dela eta, Azkue Fundazioak Multimedia Gune hau sortzen du, euskarazko baliabideen sorkuntza bultzatu eta denak batzen dituen gune bat izateko.

Klikasi web guneak, “klik eginez ikasi” esan nahi du, euskaldun ikasleek teknologia berrien bitartez ikasteko aukera izan dezaten eta ikastetxeetan ere sortzen dituzten baliabide didaktikoak partekatzeko aukera izateko.

Parte-hartzeko modua oso erreza da:  erregistratu zaitez , ikaslea bazara eskatu irakasle bati zu baino lehenago erregitratzeko bera izango delako zure baliabideak onartuko dituena, utzi zure datuak eta zein den zure irakaslea esan. Igo zure baliabidea eta zure irakasleak onartu bezain laster ikusgai egongo da web gunean. Plataformaren funtzionamendua argi azaltzeko eskuliburu bat egin dugu (ikusi euskuorria)

Zelan sortu da Klikasi?

Azkue Fundazioak Klikasi sortu du, eduki didaktikoak euskaraz batzeko Multimedia Gunea, eta Kultur Kabiaren laguntzaz egitasmoa aurrera eramatea lortu du. Izenaren aukeraketa, gunearen funtzionamendua eta lehiaketaren nondik-norakoak Kultur Kabiaren laguntzaz sortu ditugu, zenbait ikasle eta irakasleekin egindako dinamiken ondorioz.

Beraz esan dezakegu Klikasi, hasieratik, gunea erabiliko duten pentsonek (ikasleak eta irakasleak, hain zuzen ere) sortu dutela beraien beharretara moldatuz.

Lehiaketa

Klikasiren lehen hilabeteetan plataforma baliabidez betetzeko asmoarekin lehiaketa hay martxan jarri dugu, lehiaketan parte hartzea oso errreza da eta sari potoloak irabazteko aukera izango duzu:  iPad2 bat, iPod Touch bat eta bideokamera bat.

Bideo honetan azaltzen dizugu zelan, oso erreza da, hiru pausutan:

1. Sortu zure ekarpen didaktikoa, klasean ikaskideekin egin duzuna.
2. Igo ezazu Klikasi webgunera zure irakaslearen laguntzaz.
3. Eskatu lagunei bozkatzeko eta sariak irabazi!!!

Informazio gehiago eta lehiaketaren oinarriak hemen.