Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Komiki digitalen lehiaketaren 3. edizioko sariak banatu ditugu gaur Euskararen Etxean
Komiki digitalen lehiaketaren 3. edizioko sariak banatu ditugu gaur Euskararen Etxean - Image

Lehiaketa honek Euskararen Etxea bisitatzera datozen ikastetxeetako taldeekin egindako lantegien emaitzak saritu ditu. 2012an martxan jarritako egitasmoa da eta hau 3. edizioa izan da. Asier Kidam magoak ekitaldia aurkeztu eta antzeztu egin du eta nahi izan duten lagunek bide batez Euskararen Interpretazio Zentroa bisitatzeko aukera izan dute, zentroa hilean behin larunbata goizez zabaltzen baita publiko orokorrak ezagutzeko aukera izan dezan.

Lehiaketaren ezaugarriak
Komiki digitalen tailer eta lehiaketa hau 2012an egiten hasi zen, Euskararen Etxera bisitan datozen ikastetxeetako taldeekin jarduera osagarri moduan. Ikasle taldeak Euskararen Interpretazio Zentroa bisitatu eta ondoren lantegi praktikoa burutzen dute, beti euskara eta teknologia uztartzen dituena.

Tailer hauek Lehen Hezkuntzako 5. mailatik eta Batxilergoaren arteko taldeek egin izan dituzte eta 5 gaietako edukiak landu: internetek euskaraz aritzeko ematen dituen aukerak, sare sozialetan zaindu beharreko pribatutasun neurriak, sexting kasuak zelan ekiditu, smartphonen erabilera egokia eta Creative Commons delakoaren eta ezagutzaren partekatzea sarean. Landutako gaiak, beraz, publiko tarte honetarako bereziki landutakoak izan dira, euren interesekoak suertatzeko eta baliogarri eta didaktikoak bide batez.
Talde bakoitzak hauetako gai bat landu du, begirale baten laguntzaz eduki orokorrak aztertuz eta ondoren proposatzen zitzaien komiki digital baten bunbuiloak osatu behar izan dituzte bikoteka. Sormenari eutsi behar izan diote beraz istorioa osatzeko.
Lehiaketak bi kategoria zituen, ikasleen adina eta maila baldintzatuta eta kategoria eta gai bakoitzeko bi sari ezarri dira.

Komiki Digitalen sari banaketa ekitaldia

Komiki Digitalen sari banaketa ekitaldia

Parte hartzea
Hirugarren edizioak interesa piztu du ikasle taldeengan eta guztira, 2014ko irailetik eta 2015eko ekaina bitartean, 130 lantegi eskaini dira, 38 ikastetxe ezberdinetatik etorrita. 1.200 lanek hartu dute parte lehiaketan, 2.400 ikasle inguru. Beraz, 3. edizio hau ere edizio arrakastasua izan da.
Irabazleak eta sariak
Ikasleek bikoteka parte hartu izan dute lehiaketan eta zegozkien gaiari lotutako komikia osatu izan dute. Guztira 12 lan saritu dira eta 25 irabazle daude.
Hauek izan dira 3. edizio honetako irabazle guztiak:

KATEGORIA 1 (LH5, LH6, DBH 1, DBH 2) 1.go SARIA 2. SARIA
Euskara Interneten Marta Perez García eta Naroa Fustel Leite
(Gabriel Aresti Eskola)
Laura De Mier eta Nadia Checa
(Nuestra Señora del PilarIkastetxea)
Smartphonen erabilera Naia Fernandez eta Aitana Ortega
(Arreiturre Institutua)
Ane Iriondo eta Alaitz Urtubia
(Arreiturre Institutua)
Sare Sozialetan Pribatutasuna Klaudia Silva eta Angélica Vidarte
(Sopelako Institutua)
Enara Vazquez eta Andrea Sarria
(Sopelako Institutua)
KATEGORIA 2 (DBH 3,  DBH 4, Batxi 1 eta 2) 1.go SARIA 2. SARIA
Sare Sozialetan Pribatutasuna Mikel Arruetabea eta Imanol López
(Nuestra Señora del Carmen Ikastetxea)
Beñat Erostarbe eta Koldo Burgera
(Jose Maria Iparraguirre Institutua)
Sexting Gorka Urrutia eta Endika Galin
(Aixerrota Institutua)
Alexis Benitez eta Numen Alouachi
(Gabriel Aresti Institutua)
Creative Commons Miriam Burgos, Amaia Carrizo eta Nerea Malo
(San Vicente Paul Ikastetxea)
Xabier Alexander Cuevas eta Eaco Ahumada
(San Vicente Paul Ikastetxea)

Irabazleek euren lanak onlineko plataforma baten ikusteko aukera izango dute eta 7 eta 10 pulgadetako tabletak irabazi dituzte.

Komiki Digitalen lehiaketaren 3. edizioko saridunak

Komiki Digitalen lehiaketaren 3. edizioko saridunak

Ekitaldia
Ekitaldia Bilboko Euskararen Etxean ospatu da. Publikoak aukera izan du gainera bertan dagoen Euskararen Interpretazio Zentrora bisita gidatua egiteko.
Asier Kidam magoak bideratu du ekitaldiaren aurkezpena eta bere trukoak eskaini ditu baita ere. Bertan egon dira Lorea Bilbao, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Diputatua, Ana de Castro, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendaria eta hauekin batera Azkue Fundazioaren zuzendariak, Iurdana Acasusok, sariak banatu dituzte.
Ondoren, saridun eta publikoak solasaldirako tartea izan dute.

Lankidetza
Komiki digitalen tailer eta lehiaketa hau Saure argitaletxerekin batera lankidetzan landutako egitasmoari esker gauzatu eta uztartu da.

Ekitaldiko argazki guztiak hemen dituzue ikusgai. 

Tags: azkue fundazioabizkaiko foru aldundiaEuskaraeuskararen etxeakomiki digitalaksareateknologia