Komiki digitalen lehiaketaren 4. edizioko sariak banatu ditugu, Euskararen Etxean 2016ko Urriaren 1a Azkue Fundazioak Saure argitaletxearekin elkarlanean antolatzen dute Komiki digitalen lehiaketa. Aurton, laugarren edizio honetan, 1354 ikaslek hartu dute parte. Lehiaketan ikasleek euskara eta teknologia lotzen dituzten gai bat landu eta horien edukiekin komiki digital bat sortu izan dute. Ana de Castro, Bizkaiko Foru Aldundiko euskara zuzendariak, Iurdana Acasusok, Azkue Fundazioko zuzendariarekin batera, urriak 1ean, larunbata, goizeko 11:00etan, banatu dituzte komiki digitalen lehiaketaren laugarren edizioko sariak Euskararen Etxean. Komiki digitalen tailer eta lehiaketa hau, Euskararen Etxera bisitan datozen ikastetxeetako taldeekin jarduera osagarri moduan eskaintzen da. Ikasle taldeak Euskararen Interpretazio Zentroa bisitatu eta ondoren tailer praktikoa burutzen dute, beti euskara eta teknologia uztartzen dituena. Tailer hauetan Lehen Hezkuntzako 5. maila eta Batxilergoaren arteko ikasle taldeek parte hartu dituzte. Lehiaketa 2 kategorietan banatuta dago:1go kategoriako taldeek, LH 5 eta 6.mailakoak eta DBHko 1go eta 2. mailakoak gai hauek landu dituzte: Euskara interneten, Pribatutasuna sare sozialetan eta Smartphonen erabilera. Eta 2. kategoriako taldeek, DBH 3. eta 4. maila eta Batxilergoko 1go eta 2. mailako taldeek gai hauek landu dituzte: Pribatutasuna sare sozialetan, Creative Commons eta edukien partekatzea eta Sexting-a. Talde bakoitzak hauetako gai bat landu du, begirale baten laguntzaz eduki orokorrak aztertuz eta ondoren, sormenari eutsiz, proposatzen zitzaien komiki digital baten bunbuiloak osatu behar izan dituzte bikoteka. Edizio honetan 145 lantegi burutu dira, 63 ikastetxeetatik etorritako 3486 ikasle hartu dute parte, guztira 1354 lan aurkeztu dira. Beraz, edizio arrakastatsua izan dela uste dugu, bai parte hartze aldetik eta bai ikasleei zabaldutako baliabide berrien aldetik. Sarea, pribatutasuna, edukien partekatzea eta euskara mundu digitalean erabili ahal izateko aukera berriak ezagutu dituzte jarduera hauen bidez. Irabazleak eta sariak Guztira 12 lan saritu dira eta 24 irabazle daude: lehenengo eta bigarren kategorian internetek euskaraz aritzeko ematen dituen aukerak eta sare sozialetan zaindu beharreko pribatutasun neurriak gaiekin lotutako lehenengo, bigarren eta hirugarren sari bat eta Creative Commons delakoaren eta ezagutzaren partekatzea sareari buruzko gaian bigarren kategoriako hiru sari. 1.KATEGORIAko saridunak GAIA S IRABAZLE IKSTETXE Pribatutasuna sare sozialetan 1 Maialen Jauregi Lucas, Laura Tomillo Jorge Solokoetxe BHI Pribatutasuna sare sozialetan 2 Markel Sanchez Fernandez de Jauregi, Gorka Muguerza Garcia Elgoibar-Arreiturre BHI Euskara interneten 1 Denis Gurei, Ander Moreno Aurtenetxea Mertzede Ikastetxea Euskara interneten 2 Ander ibarrondo Barberia, Lander Salvador Noblejas Atxandape Ikastola Smartphonen erabilera 1 Erin Eguren Mendizabal, Paule Fernandez Iriarte IES Elorrio Institutoa BHI Smartphonen erabilera 2 Ariane Vaillant Lomas, Khadija Yanouri Wahbi IES Ignacio Ellacuría – Zurbaran 2.KATEGORIAko saridunak GAIA S IKASLE IKSTETXE Pribatutasuna sare sozialetan 1 Leire Morales Elcoroaristizabal, Aitziber Kortabarria Larrea Asti-Leku Ikastola Pribatutasuna sare sozialetan 2 Iraide Zabala Tejera, Yanis Olmo Lopez Asti-Leku Ikastola Creative Commons 1 Marina Romon Kortabarria, Amaia Rodriguez Badiola Joxe Mari Iparragirre BHI Creative Commons 2 Leire Núñez Rodríguez, Oier Garbisu Hualde IES Uni Eibar-Ermua BHI Sexting-a 1 Karmele Castillo Maeso, Naroa Luzuriaga Cardoso Asti-Leku Ikastola Sexting-a 2 Ainhoa Mardones Iza, Maialen Hernández Morales Gabriel Aresti BHI Sariak: irabazle bakoitzak komiki sorta bat eta tablet bat jaso du [ 7 eta 10 pulgadetako tabletak, neurri eta modelo ezberdinak kategoriaren arabera]. Gainera, irabazleek euren lanak onlineko plataforma baten ikusteko aukera izango dute. Indira Landera, Iñigo López eta Arantzazu Aizpurua izan dira laugarren edizioaren epaimahikideak. Ekitaldia: Bilboko Euskararen Etxean ospatu da. Irabazleek eta hauen lagun, guraso, tutoreek aukera izan dute Tor Magoak egindako trukoetaz disfrutatzeko. Ana de Castrok, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendariak eta Iurdana Acasusok Azkue Fundazioaren zuzendariak sariak banatu dituzte. Tags: komiki digitalakkomikiakomikiaksari banaketa