Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Komiki digitalen lehiaketako bigarren edizioko sariak banatu ditugu gaur
Komiki digitalen lehiaketako bigarren edizioko sariak banatu ditugu gaur - Image

Komiki digitalen lehiaketaren bigarren edizioko sariak banatu ditugu gaur Euskararen Etxean.

Lehiaketa honek Euskararen Etxea bisitatzera datozen ikastetxeetako taldeekin egindako lantegien emaitzak saritu ditu. 2012an martxan jarritako egitasmoa da eta hau bigarren edizioa izan da.

Asier Kidam magoak ekitaldia aurkeztu eta antzeztu egin du eta nahi izan duten lagunek bide batez Euskararen Interpretazio Zentroa bisitatzeko aukera izan dute, zentroa hilean behin larunbata goizez zabaltzen baita publiko orokorrak ezagutzeko aukera izan dezan.

komiki-taillera

Lehiaketaren ezaugarriak

Komiki digitalen tailer eta lehiaketa hau 2012an egiten hasi zen, Euskararen Etxera bisitan datozen ikastetxeetako taldeekin jarduera osagarri moduan. Ikasle taldeak Euskararen Interpretazio Zentroa bisitatu eta ondoren lantegi praktikoa burutzen dute, beti euskara eta teknologia uztartzen dituena.

Tailer hauek Lehen Hezkuntzako 5. mailatik eta Batxilergoaren arteko taldeek egin izan dituzte eta hiru gaietako edukiak landu: internetek euskaraz aritzeko ematen dituen aukerak, sare sozialetan zaindu beharreko pribatutasun neurriak eta Creative Commons delakoaren eta ezagutzaren partekatzea sarean.
Landutako gaiak, beraz, publiko tarte honetarako bereziki landutakoak izan dira, euren interesekoak suertatzeko eta baliogarri eta didaktikoak bide batez.

Talde bakoitzak hauetako gai bat landu du, begirale baten laguntzaz eduki orokorrak aztertuz eta ondoren proposatzen zitzaien komiki digital baten bunbuiloak osatu behar izan dituzte bikoteka. Sormenari eutsi behar izan diote beraz istorioa osatzeko.

Lehiaketak bi kategoria zituen, ikasleen adina eta maila baldintzatuta eta kategoria eta gai bakoitzeko bi sari ezarri dira.

Parte hartzea

Bigarren edizioak interesa piztu du ikasle taldeengan eta guztira, 2013ko urtarrila eta 2014ko ekaina bitartean, 180 lantegi eskaini dira, 66 ikastetxe ezberdinetatik etorrita. 1.440 lanek hartu dute parte lehiaketan, 2.900 ikasle inguru.

Beraz, bigarren hau ere edizio arrakastasua izan da.

 

Irabazleak eta sariak

Ikasleek bikoteka parte hartu izan dute lehiaketan eta zegozkien gaiari lotutako komikia osatu izan dute. Guztira 8 lan saritu dira eta 15 irabazle daude.

Hauek izan dira bigarren edizio honetako irabazle guztiak:

KATEGORIA 1 (LH5, LH6, DBH 1, DBH 2) 1.go SARIA 2. SARIA
Euskara Interneten Gaizka Martinez eta Maren Bidaurrazaga
Gorondagane Ikastola. LH6. maila
Idauze del Valle eta June Sarasua
Karmelo Solokoetxe. DBH 1go maila
Sare Sozialetan Pribatutasuna Xuban Muniozguren eta Aitor Lizabe
Markina BHI. DBH 2. maila
Erik Gallego eta Iker Bedialauneta
Arreiturre BHI. DBH 2. maila
     
KATEGORIA 2 (DBH 3,  DBH 4, Batxi 1 eta 2) 1.go SARIA 2. SARIA
Sare Sozialetan Pribatutasuna Mikel Orbegozo
Gaztelueta. Batxilergo 1go maila
Xabier Biribai eta Amaia Sangroniz
UNI Eibar – Ermua. Batxilergo 1go maila
Creative Commons Fernando Lucas eta Endika Moran
Astileku Ikastola. DBH 4. maila
Irati Sanchez eta Irene Martinez
Astileku Ikastola. DBH 4. maila

Irabazleek euren lanak onlineko plataforma baten ikusteko aukera izango dute eta 7 eta 10 pulgadetako tabletak irabazi dituzte.

KomikiDigitalak_2edizioa_irabazleak

Ekitaldia

Ekitaldia Bilboko Euskararen Etxean ospatu da. Publikoak aukera izan du gainera bertan dagoen Euskararen Interpretazio Zentrora bisita gidatua egiteko.

Asier Kidam magoak bideratu du ekitaldiaren aurkezpena eta bere trukoak eskaini ditu baita ere. Bertan egon dira ere Bizkaiko Foru Aldundiko Euskarako Zuzendari Nagusia, Ana de Castro. Honekin batera Azkue Fundazioaren zuzendariak sariak banatu dituzte.

Ondoren, saridun eta publikoak solasaldirako tartea izan dute.

Sari banaketaren argazki guztiak hemen dituzue ikusgai. 

Lankidetza

Komiki digitalen tailer eta lehiaketa hau Saure argitaletxerekin batera lankidetzan landutako egitasmoari esker gauzatu eta uztartu da.

Tags: bisitakeuskararen etxeaeuskararen interpretazio zentroaikastetxeakkomiki digitalaklantegiaklehiaketasariaktailerrak