Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Korrika 17ren aurkezpen ekitaldian
Korrika 17ren aurkezpen ekitaldian - Image

Euskararen aldeko lasterketa ezagunenaren 17. edizioa hasteko astebete falta denean, ekimena jendartean aurkeztu zuten atzo AEK-ko eta Korrikako arduradunek, Mertxe Mugikak eta Edurne Brouardek Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitza nagusian.  Mugikaren esanetan atzoko ekitaldiak «esanahi berezia» izan zuen, Korrika 17ren aurtengo omenduaren etxean batu zirelako.

Arduradun biek alfabetatze eta euskalduntze mugimendua Euskaltzaindiaren babesean sortu zela ekarri zuten gogora.

«Maitatu, ikasi, ari… euskalakari» lelopean Korrika 17k Trebiñutik Donostiara «euskalakariak» elkartuko ditu, apirilaren 7tik 17ra. Gainera, aurten Bretainiako, Galesko eta Irlandako korrikak antolatzen dabiltzan hainbat ordezkarik ere egingo dituzte Euskal Herriko Korrikaren aldeko urratsak, Korrika nazioartean zabaldu den eredua dela garbi erakutsiz.

 

korrikaren aurkezpena

Hainbat «euskalakari» ezagun elkartu ziren aurkezpen sozialean. Gizarteko eremu guztietako ordezkariek egin zuten topo lagunarteko bilera horretan. Josu Urrutia eta Jose Angel Iribar zurigorriak izan ziren, besteak beste. Horien parean ere agertu ziren Amaia Espinosa eta Belen Greaves jeltzaleak, Bizkaiko Aldundiko Euskara diputatua den Miren Dobaran, ELAko Leire Txakartegi eta Dani Gomez, CC.OO.-ko Jesus Uzkudun eta LAB-eko Ainhoa Etxaide eta Jagoba Zu-lueta. Bertsozale Elkarteko lehendakaria, Iñaki Murua, ere izan zen bertan, Estibaliz Esteibar prentsa arduraduna lagun zuela. Ana de Castro izan zen Bilboko Udalaren ordezkaria, Rodrigo Gartzia AZKUE Fundaziotik eta Euskatzaindiaren izenean Kintana, Lizundia eta Iñigo agertu ziren, beste askoren artean.

Argitaratutako berriak:

deia.com    (irudia)

Gara.net     (irudia)

Berria.info

Último paso antes de comenzar la Korrika www.korrika.org    Imagen 1     Imagen 2      Imagen 3   Imagen 4

Ikusi duzu Goseren aurtengo Korrika17ko bideoa?