Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Larregi taldeak irabazi du 2014ko Banden Lehiaren 6. edizioa. Zorionak!
Larregi taldeak irabazi du 2014ko Banden Lehiaren 6. edizioa. Zorionak! - Image

Bilborocken azaroaren 28an ospatutako finalean Larregi taldea suertatu da irabazle. Horri esker Larregik disko bat ekoiztu eta Bilbao BBKLive eta Bartzelonako EH Sona jaialdietan joko du.

Aurtengo Banden Lehia lehiaketa berezia izan da: Azkue Fundazioak bosgarren urteurrena bete du eta lehiaketa honetako 6. edizioa osatu dugu, jada euskal musikaren alorrean egitasmo entzutetsua bilakatuz. Horregatik finala ere modu berezi batean ospatu nahi genuen.

Ekitaldia

Jaialdia oso giro onean ospatu genuen, Oihan Vega esatariak aurkeztua. Aurtengo lau banda finalistak bizkaitarrak izan dira guztiak: Crazy Chaos bilbotarrak; Gorliz, Plentzia, Urdulizeko Late to Scream taldea; Bilbo eta Getxotik etorritako Aizkorak Zorroztu eta Larregi lemoatarrak.

Eta ekitaldirako talde gonbidatu berezia Hesian izan da. Talde honek Banden Lehiako finalerako eskaini izan duen kontzertuarekin Bilbon hasi du gira eta aurkeztu izan du “Hegalak astinduz” disko berria.

Gau osoan zehar Bilborock aretoa beteta izan dugu eta talde finalisten jarraitzaileek ere euren gogoko bandei animatzen ibili izan dira. Aretoaren kanpoaldean, azken urtetan bezala, photocall bat montatu dugu eta bertaratutakoak primeran pasatu izan dute mozorrozten.

_MG_5730

Taldeek kontzertu bikainak eskaini dizkigute eta euretariko hiru banda sortu berriak izan arren, profesionaltasun eta jarrera maila altua erakutsi dute. Hogei minutuz sutsu ibili dira oholtza gainean eta euren musikaz gozarazi gaituzte.

Epaimahaia bertan egon da kontzertu guztiak ikusten eta euren balorazioak egiten. Aurtengo epaimahaia kide hauek osatu dute: Baga Biga diskoetxeko Ritxi Aizpuru, Governors eta Ekon taldetako Juan Sangre musikaria, Myriam Garzia musika arloko kazetaria eta Last Tour Internationaleko Zaloa Zabala.

Botoak

Finaleko zuzeneko ekitaldian botoak emateko oinarriak ere aldaketak izan ditu aurten. Publikoak talde bakoitzak esleituta izan duen telefono zenbakiari deia galduak eginez bozkatzeko aukera izan du. Epaimahaiak, ostera, bertan ikusitakoaren arabera euren iritzia azaldu du.

Baina aurten, bien artean talde irabazlea aukeratzeko bataz bestekoa ateratzeko formula aldatu egin da pitin bat: hemendik aurrera, publikoaren botoek erabakiaren %40a suposatuko dute eta epaimahaiaren iritziak pisu handiagoa eukiko du erabakian, beste %60a.

Horrela, hauek izan dira taldeek lortu izan dituzten botoak: guztira 17.368 dei jaso dira, horietatik 10.185 zuzenak. Aizkorak zorroztu taldeak 601 dei jaso ditu (publikoaren botoen %2,36a); 1.865 Crazy Chaos taldearentzat izan dira (%7,32a); 3.627 dei Late to Scream taldearentzat (%14,24a); eta Larregirentzat 4.092 dei, publikoaren botoen bataz besteko %16,07a.

Epaimahaiaren iritziak erabakiaren %60a suposatzen du eta horren arabera Larregik ere epaimahaikideen botoen %26,67a lortu izan du. Ondoren, Late to Screamek, %20a; Aizkorak zorroztuk %8,89a eta Crazy Chaosek %4,44a.

Beraz, boto guztien portzentaien zenbaketa eginda, Larregik irabazi du Banden Lehiako 6. edizio hau, %42,74arekin; Late to Screamek %34,24a lortu du; Crazy Chaosek %11,77a eta Aizkorak zorroztu %11,25a.

Sariak

Esan bezala, aurtengo edizioan sariak hobetu dira berriz ere.
Horrela, lau bandetako taldekide bakoitzak Azkue Fundazioak edizio honetarako ekoiztu duen lauron kantak jasotzen duen bilduma diskoaren zenbait ale jaso du.

Eta Larregi talde irabazleak, hiru sari nagusi eta garrantzitsuak lortu ditu: BagaBiga diskoetxearekin lan bat ekoiztuko du eta 2015eko Bilbao BBKLive eta Bartzelonako Euskal Herria Sona jaialdietan joko du.

_MG_5779

Banden Lehia 2014ko datuak

Aurreko edizioko joera jarraituz, lehiaketa honen hasierako edizioetan baino banda gutxiagok eman dute izena, baina maila askoz altuagoko taldeak izan dira.
Aurtengoan 24 izan dira izena eman duten taldeek.

Finala ikusteko, aretoa beteta egon zen gau osoan zehar eta Hesianen disko berriaren girako lehenengo kontzertua ikusteko ere aretoa guztiz bete zen, aforoa kontrolatu behar izan zelarik.

IMG_6800

Ondorioak

Aurten ere finaleko zuzeneko ekitaldiko ikusle kopurua gainditu izan dugu eta balantzea oso ona izan da.

Gure eskerrik beroenak Hesian taldeari, “Hegalak astinduz” lanaren lehenengo kontzertua gurekin ospatu nahi izanagatik.

Eta, nola ez, zorionak lau talde finalistei euren lana eta jarreragatik: Crazy Chaos, Late to Scream, Aizkorak zorroztu eta Larregi. Azken hauei, zorion berezia irabazle suertatzeagatik!

Gu jada lanean hasi gara 2015eko Banden Lehia prestatzen eta lehiaketa gero eta hobeto egitea da gure asmoa.

flickr Hemen sakatu ekitaldiko argazkiak ikusteko: taldeen kontzertuak, photocall-a eta Hesianen kontzertua.