Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Loraldia, Euskal Kultura Gaur Geroan, Instagrameko lehiaketa aurkezten dugu
Loraldia, Euskal Kultura Gaur Geroan, Instagrameko lehiaketa aurkezten dugu - Image

LORALDIA, Bilbon laster ospatuko den gaur eguneko kulturaren topaketa da. Apirilaren 23 eta 26aren bitartean izango da eta euskal kulturaren adierazpen mota ezberdinen erakusleihoa izango da.

Loraldiaren abiapuntua XIX. mendean Anton Abbadiak sortu zituen Lore Jokoetan izango da eta gaur egunera ekarriz, euskal kulturaren arlo ezberdinak plazaratuko ditu.

Arlo digitalean ere islada izatea nahi izan dugu eta horregatik gure ekarpena ekimen honekin bat egiteko Instagrameko lehiaketa bat antolatzea izango da.

Aste honetan bertan hasiko da lehiaketa hau Loraldia, Euskal Kultura Gaur Geroanm izenburupean eta apirilaren 29a arte luzatuko da.

Zertan datza Instagrameko lehiaketa hau?

  • Instagramen eta euskaraz burutuko den lehiaketa izango da.
  • Bost astez Instagramen argazkiak argitaratzeko erronkak proposatuko ditugu, astero gai bana.
  • Gaiak euskal kulturaren adierazpenekin lotuta daude.
  • Ostegun guztietan aurreko asteko erronkaren irabazleak zeintzuk diren eta aste osorako erronka berria proposatuko dugu.
  • Edozeinek parte har dezake, munduko edozein tokitatik eta gaiarekin lotutako argazkiekin.
  • Asteroko erronkan parte hartzeko aste horretarako izendatuko den traolak erabili beharko dira.
  • Astero 10 argazki hautatuko ditugu eta horiek izango dira erronkaren irabazleak.

Instagramen ere euskararen erabilpena zabaldu, sustatu eta azpimarratzen dugu, sare sozial honetan aurrera eramaten ditugun ekimen eta parte hartzearen bidez.
Loraldia aukera ezin hobea da hau egiten jarraitzeko eta horretarako Igerrak komunitatearen laguntza izango dugu. Igerrak Instagrameko erabiltzaile euskaldunen komunitatea da eta lehiaketa sustatzen eta epaimahaian parte hartzen lagunduko gaituzte.

Zein da saria?

Bi sari ezarri ditugu:

    • Asteroko erronketan aukeratutako argazki guztiekin erakusketa antolatuko dugu Euskararen Etxean, ekainaren hasieratik eta iraila bukaera arte. Aste bakoitzean aukeratutako hamar argazkiek aukera izango dute erakusketa honetan parte hartzeko. Lehiaketa bukatzerakoan, guztira 50 argazkitako erakusketa izango dugu.
      Erakusketa ekainaren 8a eta irailaren 13a bitartean egongo da ikusgai.
    • Loraldia sari berezia: #HauDaLoraldia ren erronkari dagokion asteko saria: Loraldia dirauen bitartean egitasmo honen adierazgarri izan zitekeen argazki bat aukeratuko da.
      Etorkizunean ere Loraldiaren lehenengo edizioaren irudia bilakatu eta hurrengo ediziorako erabilgarri izatea. Sari berezi honen irabazleak hurrengo edizioko ekintza eta ekitaldietarako pase berezia lortuko du.

Loraldia, Instagram lehiaketa - Azkue Fundazioa

Bestalde, aste bakoitzeko argazkirik onenak zeintzuk izango diren erabakitzeko epaimahai bat osatu da. Honetan, Loraldia eta Azkue Fundazioaren ordezkariez gain, Igerrak komunitateko ordezkariak eta bi argazkilari profesionl egongo dira: Santi Yáñiz eta Alberto Muro profesionalak, hain zuzen ere.

Martxoaren 26an lehenengo erronka proposatuko dugu eta lehiaketa sustatzen hasiko gara.

Guztion artean euskal kultura gaur zer den eta etorkizunean zer izango den erakutsiko dugu, modu berritzaile batean aurkeztuz, gainera.

Lehiaketaren inguruko informazio osatua eta oinarriak eskuratzeko, hemen sakatu.

Tags: Alberto Muroargazkiakazkue fundazioaepaimahaiaerakusketaeuskararen etxeaigerrakinstagramlehiaketaloraldiaSanti Yaniz