Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Loreak Zinemaldia.Cat jaialdiaren euskarazko filmarik onenaren Urrezko Txapelaren irabazle
Loreak Zinemaldia.Cat  jaialdiaren euskarazko filmarik onenaren Urrezko Txapelaren irabazle - Image

Loreak eta Echeverriatik-Etxeberriara, Zinemaldia.Cat  jaialdiaren Urrezko Txapelen irabazleak.

Goenaga eta Garañoren film arrakastatsuak fikzio onenaren eta euskarazko film onenaren sariak irabazi ditu. Azkue Fundazioak eskaini du aurten zinema jaialdi honetan euskarazko film onenaren Urrezko Txapela.

ZinemaldiaCAT-irabazleak

Igande gau honetan Loreak filmak bi sari gehiago batu ditu. Jon Garaño eta Jose Mari Goenagak zuzendutako filmak bi Urrezko Txapel irabazi ditu (Fikziozko Film  Onenaren Saria eta Euskarazko Film Onena) Zinemaldia.Cat jaialdian. Filma Donostiako Nazioarteko Jaialdian egon da (Signis Sariaren aipamen bereziarekin), baina baita Londreseko BFI-n, Zurich-en eta Tokion. Gainera, Goya sarietara izendatua egon da Film Onena eta Jatorrizko Musika Onena ataletan.

Dokumentalei dagokienez, irabazlea Echeverriatik-Etxeberriara lana izan da, Oiartzungo Ander Iriarterena. Ezker abertzalearen munduaren barruan indarkeriak izan duen pisua azaltzen saiatzen da (ETAren indarkeria, poliziarena, politikoa, herriarena, estatuarena, psikologikoa eta beste hainbat aztertuz).

Jaialdiaren epaimahaia Judith Colell (zinegile eta Espainiako Zinema Akademiako lehendakariordea), Nuria Vidal (zinema kritikaria), Marc Martínez (aktorea), Aritz Lekuona (ESCAC eskola) eta Hammundi Al-Rahmoun (zuzendaria).

ZinemaldiaCAT-Loreak

Urrezko Txapelak Girona Zinemetan egin den amaiera galan eman dira. Jaialdia, halere, ez da oraindik amaitu, otsailaren 27ra arte zinema maratoia, zinema ibilbidea, AlterZinemaldia eta TXO! haur eta familientzako atalak egingo baitira.

Tags: bartzelonako euskal etxeaEcheverriatik-EtxeberriaraEuskarazko Film Onenaikziozko Film Onenaren SariaJon GarañoJose Mari GoenagaloreakUrrezko Txapelazinema euskarazzinemaldiaCAT