Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Mi’kmaq kanadiar tribuaren bisita izan dugu Azkue Fundazioaren Euskararen Interpretazio Zentroan
Mi’kmaq kanadiar tribuaren bisita izan dugu Azkue Fundazioaren Euskararen Interpretazio Zentroan - Image

Mi'kmaq eta Euskal kultura eta hizkuntzaren arteko harremanak
Membertou tribuak kultura eta hizkuntza propioak dauzka, Mi'kmaq-a hain zuzen ere, euskaratik hartutako hitz batzukin, aurreko mendeetan arrantzale euskaldunak eta indiarrak izan zituzten harremanak direla eta.

Beraien arbasoak eta euskaldunak XVI. Mendetik aurrera elkarrekin egiten zuten arrantza eta ‘pidgin’-ez hitz egiten zuten, bi hizkuntzetako hitzak erabiltzen dituen hizkuntza.

Euskaldunek Bakailaua harrapatzen zuten han, eta Indioekin negoziatu ere bai (ingelesen eta frantsesen komertzio monopoliei muzin eginez). Indioek merkataritzarako hizkera berezia erabiltzen zuten Europarrekin negoziatzen, eta hor euskarazko termino asko ageri dira garai hartako kontakizunen arabera.

Egin berri diren zenbait azterketak frogatu dute Islandian zein Kanadan XVI eta XVII. Mendeetan euskal arrantzaleek eta herrialde hauetako biztanleek elkarri ulertzeko erdi euskara erdi bertako hizkuntza ziren hizkera bereziak erabiltzen zituztela. Hizkera berezi hoietako bat Pidgin eusko-algonquinoa (kanadarra) izan zen.

1710. urtean pidgin hau erabiltzen jarraitzen zen; horren froga da Peter Bakker-en dokumentu bat, non baieztatzen den Kanadako mendebaldeko indiarrek "una espèce de langue franque, composée de basque et deux autres languages sauvages" erabiltzen zutela.

Ondoko tribuetako izen batzuk ere mikmaq-euskal pidgin honetatik dato zeta gaur egungo micmac hizkuntzako hitz batzul euskararen mailegu direla argi dago; adibidez, atlei (en el XVII. Mendeko mikmaq-ean atouray) euskarazko atorra, elegewit errege-tik edo Plansia Prantzia-tik.

XVII. mendeko kroniketan nahikotxo agertzen dira han eta hemengo adibideak. Adibidez, Pierre Biard izeneko josulagun batek zioen 1616. urtean indiarrek ADESQUIDEX, ADESQUIDEX esanez agurtzen zituztela Europarrak.

1625. urteko beste kronika batek dioenez, euskal arrantzaleek indiarrei “NOLA ZAUDE?” galdetzean, haiek “APEZAC OBETO” erantzuten omen zuten. Argi dago XVII. mendeko euskaldunek umore fina zeukatela.

 

Euskararen Interpretazio Zentrora bisita
Mi'kmaq ordezkarien talde hau dozena lagunek osatzen dute eta pasaden ostiralean “Euskararen Etxean”, Azkue Fundazioaren egoitzara etorri ziren bisitan.

Azkue Fundazioaren Euskararen Interpretazio Zentroan, Bilboko San Inazio auzoko Agoitz Plazan, eduki hauek eta euskararekin harremanatuta dauden beste batzuk ematen dira ezagutzera: jatorria, aberastasun dialektikoa etab. Urtero 5.000 bisita baino gehiago jasotzen ditugu, ia 1.000 ikastetxe, ikastola eta euskaltegi ezberdinetik.

 

 

Membertou tribua

Grand Chief Membertou-ren homenez izendatua (1510-1611), Membertou komunitatea Mi'kmaw Nazioaren tribuen parte da. Membertou Sydney hiriko erdialdetik 3 km-tara dago, Eskozia Berrian, Unama'ki barruti tribalaren barruan (Cape Breton, Kanada). Hau Cape Breton-eko bost Mi'kmaw komunitateetariko bat da eta Eskozia Berria probintzian bizi diren hamairuetariko bat.

First Nation taldeko hiri komunitatea da Membertou, 1050 lagun baino gehiagoz osotuta.

Ofizialki Kings Road-eko Erreserba izendatua, komunitatea ez da beti inguru honetan bizi izan. XVIII. Mendeko bukaeran tribua Kings Road ondoan zuen egoitza, justu Sydney-eko portuaren zabalera osoan. 1916.ean, Kanadako Ogasuneko Epaitegiak 125 indiar mi'kmaq-en joanaraztea agindu zuen. Kanadako historian lehenengoz bertako aborigen komunitate bat lekuz aldatzera bortxatuta izan zen. 1926an Membertou komunitatea gaur egungo kokapenera aldatu egin zen.

Gobernatzeko eskubide eta ahalmenei dagokionez, Membertou Kanadako Indiarren Legediaren menpe jarduten du, Kanadako Legebiltzarrak ezarritako federazio legea, hain zuzen ere. Buru bat eta 12 zinegotzik osatzen dute taldea, Membertou komunitateak aukeratuta bi urtero. Terance Paul Buruak azken 24 urtetan aukeratua izan da. Burua eta Kontseilua hilean birritan biltzen dira, Membertouren etorkizuneko egitasmoak eztabaidatzeko, eguneroko arazoak konpontzeko, komunitateko kideeni deia eta egitasmoak entzuteko eta beraien negozio eta entrepresen eta administrazio ezberdinen sailen funtzionamendu egokia bermatzeko.

 

Pidgin Eusko-algonquino-ko zenbait hitz (Kanada)

Algonquino  Euskara
Endia  Handia
Kessona  Gizona
Ania    anaia 
Kapitaina   kapitaina
Barilia   barrika 
Makia   makila 
Atouray    atorra
Canadaquoa   Kanadakoa 
Pilotoua  Pilotua
Adesquidex/s  Adiskide
Bascua  Baskoa
Baccalaos  Bakalau
Escorken  Moskor
Mercatoria  Merkataria
Muschkucha  Bizkotxoa
Caracona gari ona/ogia
Carcaria/ircay irri-karkara
Castaigne  gaztaina/magina
Chimonutz  txima luze
Echpata  ezpata
Elege  errege
Orignak  oreinak

 

Flickr-eko argazki-bilduma ikusi
 

Berria hedabideetan

Bizkaie.biz

Deia.com (2011/05/27)

Deia.com (2011/05/28)

Noticias de Gipuzkoa (2011/05/28)

HamaikaTV (2011/05/28)

HamaikaTV-ko erreportaia (2011/06/19)