Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Mintzatu sare sozial berria aurkeztu dugu Xare Azokan
Mintzatu sare sozial berria aurkeztu dugu Xare Azokan - Image

Azaroak 23 eta 24an Xare Azokan egon gara Donostiako Kursaalean. Xare euskal kultura digitalaren lehenengo azoka jaialdia izan da eta, nola ez, Azkue Fundazioak han egon behar zuen.  Izan ere,  azoka Eragin enpresak  antolatu eta kudeatu du eta Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Azkue Fundazioa izan gara babesleak.

Babesletza honetaz gain, Azkue Fundaziokook egitasmo berria aurkeztu dugu Xare azoka honetan, Mintzatu sare sozial berria hain zuzen ere.

Mintzatuk euskaraz hitz egiten den munduko leku guztiak elkarlanaren bidez identifikatzea helburutzat daukan proiektua da. Horrela, gure hizkuntza partekatzeko leku berriak aurkitzera lagunduko digu.

Mintzatun parte hartzea guztiz zabala da eta erabiltzaileei esker zabalduko da plataforma. Hiru gauza egin daitezke plataforman, beti euskaraz hitz egiten ditugun kokapen geografikoak ardatz hartuta: leku berriak sortu, leku hoietan gaudela aipatu eta bertan etiketatu eta lagunak egin.

Mintzatuk gure geolokalizazioa egiten du eta non ari garen euskaraz hitz egiten zabaldu dezakegu. Guztion artean euskarak munduan duen lekua adieraz dezakegu eta gure hizkuntzaren haziak munduan zehar landatu.

Erraminta ordenagailu, tablet eta telefonoen bidez erabil daiteke, web responsive baita.

Eta orain, hasierako lehen une hauetan zabaltzeko eta erabilpena sustatzeko, lehiaketatxo bat antolatu dugu ere Xare azoka aprobetxatuz. Lehiaketa honetan plataforma gehien erabiltzen dituzten lagunak sarituko ditugu eta otsailerarte martxan dago.

Lehiaketari buruz gehiago jakiteko, sartu gure blogean.