Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Namek Planet talde elorriotarra izan da Banden Lehia 2011 edizioko irabazlea
Namek Planet talde elorriotarra izan da Banden Lehia 2011 edizioko irabazlea - Image

Urtero bezala eta hirugarren aldiz, aurten ere Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak Banden Lehia musika taldeen lehiaketa antolatu du.

Lehiaketa honek arrakasta haundia dauka euskal gazteriaren artean eta finkatuta dago dagoeneko.

Banden Lehia 2012ko bideo gehiago ikusteko sakatu hemen

 

Partehartzearen datuak

Aurten, inoiz baino banda gehiagok parte hartu dute, hainbat lekutatik heldutako 53 talde guztira. Erdia Bizkaitik etorri zaigu eta beste erdia jatorri ezberdinetakoak izan dira: Gipuzkoatik %25a baino gehiago, Arabatik %9a pasatxo, Nafarroatik ia %7a eta aurten, lehen aldiz, Iparraldeko taldeak ere animatu egin dira parte hartzen, ia %5eko partaidetzarekin. Londres eta Parisetik ere bi taldek izena eman dute.

Arrakasta honen arrazoiak ezberdinak lirateke: alde batetik dagoeneko lehiaketa ezaguna dela eta musika taldeen artean derrigorrezko zita bilakatu dela; bestalde, sare sozialetan egindako kanpainari esker ezagutzera eman dela (Facebook-en orria zabaldu da aurten eta Tuenti plataforman ere eduki bereziak eta publizitatea egin dela); eta azkenik, sariak inoiz baino erakargarriagoak izan direla aurtengoan: talde irabazlearentzat, musika-tresnak erosteko 2.000 eurotako diru-txekeaz gain, datorren 2012ko BBKLive jaialdian jotzeko aukera zuzena izan da sari nagusia. Eta beste hiru talde finalistentzat, Wifi konexioa eta 8 GB edukiera duen Apple iPod Touch bana taldekideentzako.

Honetaz aparte, ez dugu ahaztu behar ere finala bera sari bat dela, lau taldek jai baten zuzenean jotzeko aukera daukatelako eta beraien jarratzaileen laguntzarekin botuak lortzeko.

 

Banden Lehiaren berezitasunak, Buber Sariak

Banden Lehia lehiaketa berezia da, off eta online munduak lotzen dituelako.

Izenematea webgunearen bidez bideratzen da eta talde bakoitzak bere musika argitaratu behar du. Webgunearen bidez beraien jarratzaileak partehartzen eta beraien alde bozkatzen animatu behar ditu.

Bi finalista webgunean puntu gehien lortu dituzten taldeak izan dira; beste biak epaimahaiak aukeratutak. Aurtengo epaimahaia musika munduko lau adituz osaturik egon da: Joseba Martin (Radio Euskadiko esataria, musika arloan aditua), Ritxi Aizpuru (Baga Biga diskoetxeko arduraduna), Haimar Arejita (Gatibu taldeko musikaria) eta Last Tour International enpresako kide bat.

Finalak ere kutsu teknologiko haundia du, jarratzaileek beraien gustoko taldearen alde bozkatu dezaketelako ere eta irabazlea aukeratu, oraingoan talde bakoitzari esleiatutako telefono zenbakiari egindako telefono dei galduen bidez.

Banden Lehiako webguneak 54.900 bisita eta ia 305.000 orri ikusita izan ditu hilabete eskasean. Guztira, 184 mp3 fitxategi bildu dira webgunean.

Bestalde, Banden Lehia 2011ko webgunea aurten Buber Sarietan nominatua egon da, euskarazko garapen teknologikoen kategorian. Hala ere, Kulturize sakelako telefonoetarako aplikazioak irabazi zuen.

 

Talde finalistak eta ekitaldia

Finalean, esan bezela, lau talde aritu ziren: The Mocker´s durangotarrak eta Bilboko B-Flat taldeak, webguneko botuei esker (6049 eta 3907 punturekin). Beste biak, epaimahaiko kideek aukeratuak, Damudot mallabiatarrak eta Elorriotik heldutako Namek Planet taldeak izan ziren.

Aurten musika estilo oso ezberdinak zituzten taldeak eta horrek ere aberastu egin zuen finala. Namek Planet eta The Mocker´s errokeroagoak baziren ere, Damudot-ek heavy estiloa zuen eta B-Flat-ek ordea, jazz estiloan aritu zen.

Hogei minutuz aritu zen talde bakoitza taula gainean giroa berotzen eta esan beharra dago musika eta jarrera aldetik oso ondo ibili zirela laurok.

Finalan talde famatu baten kontzertuaz gosatzeko aukera egon zen ere, urtero bezala. Aurten Gose taldea izan zen Bilborock-en saio polita eskeini ziguna.

Talde bakoitzak telefono zenbaki bat zuen eta jarratzaileek dei galduak egin behar izan zituzten botuak errejistratzeko. Guztira 11.818 dei egoki jaso zituzten taldeek, 1.660 telefono zenbaki ezberdin errejistratuta.

Deien media lehiaketako epean 2,7 dei/segunduerokoa izan zen.

 

Irabazleak

Talde irabazlea Namek Planet izan zen,  4.731 deiekin, guztien ia %38a. Gau osoan zehar deien lehia gogorra izan zen hauen eta The Mocker´s-ekoen artean.

Jokin (ahotsa eta gitarra), Iñaki (baxua), Igor (gitarra eta koruak) eta Aitor (bateria) ezin zuten sinestu gau horretan bizitakoa eta BBKLive-an nazioarte mailako talde haundiekin jotzeko aukera izango dute, 2012ko uztailean.

Zorionak Namek Planet!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Banden Lehia 2012ko argazkiak ikusteko sakatu hemen