Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Santa Ageda kanta Boiseko Euskal Museoan
Santa Ageda kanta Boiseko Euskal Museoan - Image

Otsailaren 5ean Euskal Herrian Santa Ageda egunaren bezpera ospatzen da. Santa Ageda Sizialiako, Catania herriko santua da, III. mendekoa. Monja zen eta ez zuen Quintianus senadorearekin egon nahi, Horregatik Qunitianusek torturatu zuen, bularra moztu zion eta erre zuen. Gaur egun emakumeen santua da eta gaisotasunen sendatzailea da. Egun horretan jendea kalera irtetzen da abestera Santa Ageda kanta eta borobil batean jartzen dira eta makilak eskuan dituztela, Santa Ageda kantatzen dute. Kantaren amaieran Ieup! esaten dute makila lurraren kontra gogor jotzen dutelarik.

Hau antzinako ohitura da, kristautasunaren aurrekoa,  eta negua eta gero lurra esnatzeko erabiltzen zen makila. Udaberriari deitzeko eta loreak eta fruituak berriro hazteko egiten zen. Gero ohitura zahar hau kristautu zen eta Santa Agedaren izenean ospatu zen.

Antzinean gazteak joaten ziren oles egiten atez ate abesten eta janaria eskatuz. Gauean afaria ederra egiteko elkartzen ziren. Gaur egun dirua eskatzen da eta eskoletako umeek abesten dute dirua lortzeko bidaia bat egiteko. Kirol taldeek eta koroek dirua erabiltzen dute haien bidaiak ordaintzeko.

Hemen duzue Santa Agedako kanta Boiseko euskara ikasleek eta Boiseko museoko lagunek abestuta,

           MP3 fitxategia-deskargatu

Artikuluaren egilea: Izaskun Kortazar (NABOko euskara koordinatzailea)

 

Ikus Boiseko Ikastolan nola prestatzen duten Santa Ageda (Iturria: euskalkultura.com)