Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Shakiraren kontzerturako sarreren irabazleak ditugu!!
Shakiraren kontzerturako sarreren irabazleak ditugu!! - Image

Shakiraren lehiaketa bukatutzat ematen da. Dakizuenez, ostegunetik Shakirari euskarazko "piropoa" botatzeko aukera izan dozue. Lehiaketaren irabazleak beheko zerrendan ikusi daikezuez:

1.Ainhize Setien (64 boto)
2.Naira Iturbe (58 boto)
3.Maisu Jon (49 boto)
4.Nerea Pozo (41 boto)
5. Nere Urkidi (29 boto)

Erreserba* zerrenda:

6.Lore Ugalde (28 boto)
7.Olatz Zabalondo (9 boto)
8.GIZ Bermeo (6 boto)

 


Sarrerak jasotzeko irabazleak Prestik Azokara
(Euskalduna Jauregian) hurbildu dira gaur 13:30etan Azkue Fundazioaren stand-era.



_________________________________________________________________________________________

Azkue Fundazioak Shakiraren kontzerturako 5 sarrera bikoitz zozketatuko ditu. Dakizuenez, abeslari kolonbiarra Bizkaiara dator kontzertuan hurrengo azaroaren 23an, Bizkaia Arenan.

Zure sarrera lortzeko hona hemen egin beharrekoa:

1- Azkue Fundazioko jarraitzaile izan Facebook profilean.

2- Facebook-eko profilean argitaratutako Shakiraren argazkian, abeslariari bidaliko zenion euskarazko "piropoa" idatzi.

"Atsegin dut" gehien jasotzen dituzten 5 "piropoek" euren sarrera lortuko dute.

Animatu zaitez eta lortu zure sarrera!

http://www.facebook.com/AzkueFundazioa

 

ZOZKETAREN OINARRIAK SHAKIRAREN KONTZERTURAKO SARRERAK LORTZEKO

 

1.      Zozketa honen helburua Shakirak 2010eko azaroaren 23an Bizkaia Arenan ospatuko duen kontzerturako 5 sarrera bikoitz banatzea da.

2.      Parte hartzeko, partaideak Azkue Fundazioko Facebook-en profileko jarraitzaile izan beharko dira. Gero, Shakirari euskerazko hitz gozo edo “piropo” bat eskeini beharko zaio. Guztiz debekatuta dago hitz iraingarriak edo berba itsusiak idaztea.

Irabazleak hurrengoak izango dira: euren hitz gozoetan “Atsegin dut” gehien jasotzen dutenak. Berdinketa gertatzen bada, Azkue Fundazioak irabazlea zein den erabakiko du hitz gozoaren kalitatea kontuan hartuta.

Azkue Fundazioaren Facebook orrialdea:  http://www.facebook.com/AzkueFundazioa

3.      Lehiaketa azaroaren 22an amaituko da, goizeko 12:00etan.

4.      Astelehen horretan, azaroaren 22an, 5 irabazleen eta erreserbako 5 pertsonen izenak jakinaraziko ditugu gure sare sozial eta web orrialdean.

5.      Saria azaroaren 23an jaso beharko da 10:00etatik 14:00tara Azkue Fundazioak Prestik azokan izango duen stand-ean, Euskalduna Jauregian.

6.      Saria jasotzeko epea amaitzerakoan, sarerraren bat banatu barik geratzen bada, azaroaren 23an komunikatuko da sare sozial eta webgunearen bitartez. Azkue Fundazioa erreserbako pertsonekin jarriko da kontaktuan.