Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • “Udagoieneko Ostera” ekimenaren hamaikagarren edizioa abian.
“Udagoieneko Ostera” ekimenaren hamaikagarren edizioa abian. - Image

Urtero-urtero Bizkaiko antzoki handietara euskarazko kultur produkzioa hurbiltzen duen Udagoieneko Ostera kultur zirkuituak bere hamaikagarren ekitaldiari ekingo dio barikuan, azaroaren 26an. Zirkuitua Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak antolatzen du, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBKren laguntzaz.
 
Sei emanaldik osatuko dute hamaikagarren Udagoieneko Ostera, Bizkaiko beste horrenbeste herritan: Galdakao, Mungia, Muskiz, Bilbo, Durango, Zalla, horiexek izango dira Udagoieneko Osteraren formatu handiko kultur eskaintzak hartuko dituzten herriak. Oso herri ezberdinak dira tamainaren zein egoera soziolinguistikoaren ikuspegitik, baina ekimenak erakutsi nahi du guztietan ere egin daitekeela euskarazko kultur eskaintza erakargarria.

Guztira, hamabi musika eta antzerki talde jarriko ditu dantzan kultur zirkuituak: Aukeran Dantza Konpainia, Oskorri, Gorringo taldearen Xabinaitor ikuskizuna, Gatibu Seiurte eta Split 77, Ken Zazpi izango dira taula gainean.
Aurtengo programazioan lau lan berriren aurkezpenak izango dira Oskorrik bere proiektu berria aurkeztuko du (Oskorri eta Baztango Dantzariak elkarrekin); Gatibuk bere disko berria taularatuko du, Split 77k ere Durangoko Plateruena Kafe Antzokia lan berria dakar, baita Ken Zazpik ere (Hortzemugak Begietan).

Udagoieneko Osteraren programazioa ostiralean, azaroak 26,  hasiko da Galdakaon,  eta abenduaren 30ean bukatuko da Zallan.

 

Deskargatu kartela: