Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • “Ultimo dia” Banden Lehian irabazle
“Ultimo dia” Banden Lehian irabazle - Image

Joan zen azaroaren 2an Banden Lehia 2010 hasi zen, Azkue Fundazioa, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Bilboko Udalaren eskutik.

Abenduaren 3an, Euskararen Egunari ekarpen bat egiteko, Bilboko Kafe Antzokian Banden Lehiaren finala ospatu zen. Talde finalistek euren kantak aurkeztu zituzten zuzeneko emanaldi baten bitartez.

Hurrengoak dira finalera heldu ziren taldeak: Ultimo dia, Arrakada, Hits eta Enkore. Azkenik, Ultimo dia suertatu zen irabazle. Talde bakoitzari telefono zenbaki bat esleitu zitzaion. Entzuleek dei galduak eginez eman zituzten botoak gustukoen zuten taldeari. Dei galdu bat = Boto bat.

Irabazleak 2.000€-ko opari-txekea jaso zuen musika-materialetan gastatzeko. Zorionak irabazle eta finalistei!!!