Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • UNESCO Etxearen “EL FUTURO DE LAS LENGUAS. DIVERSIDAD FRENTE A UNIFORMIDAD” liburu berria
UNESCO Etxearen “EL FUTURO DE LAS LENGUAS. DIVERSIDAD FRENTE A UNIFORMIDAD” liburu berria - Image

Atzo abenduaren 18, Editorial Cataratako “Ensayos UNESCO Etxea” bildumaren baitan burututako “El futuro de las lenguas. Diversidad frente a uniformidad” liburuaren aurkezpena egin zen Euskararen Etxean. Liburua Bilboko Udaletxeko Berdintasun, Lankidetza eta Hiritarren Sailaren laguntzaz egin da.

UNESCO Etxeko AMARAUNA taldeak burututako eta editatutako argitalpen honetan, globalizazioa, immigrazioa edota teknologia berrien zabaltzea mintzagai duten XXI. mendeko hizkuntzen egoerari buruzko hainbat artikulu daude irakurgai, bertoko zein nazioarteko hainbat adituren eskutik. Liburua, Nazio Batuetako 2008 Hizkuntzen Nazioarteko Urteren omenez argitaratua, munduko panorama linguistikoaren aldaketaz mintzo diren bertoko zein kanpoko esperientziak eta ikuspegiak azaleratzen ditu. Bertan nazioarteko aditu ezagunak Europa, Hego Amerikan, Asian, Afrikan eta Hego-Pazifikoan aniztasunaren sustapenaz aritzen dira.

Liburuan egile hauen testuak topatuko ditugu: Juan Carlos Moreno Cabrera (Madrileko Unibertsitate Autonomoa), Carme Junyent (Bartzelonako Unibertsitatea), Marie-Claude Mattéi Muller (Venezuelako Unibertsitate Naguia), José Antonio Flores Farfán (CIESAS-Linguapax, Mexiko), Justo Bolekia Boleká (Salamancako Unibertsitatea), Sun Hongkai (Etnologia eta Antropologia Institutoa, Txinako Gizarte Zientzien Akademia), Darrell Tryon (Australiako Unibertsitate Nazionala), Mònica Sabata (Linguapax) eta Belen Uranga (Amarauna-Hizkuntzen Sarea-UNESCO Etxea).

Era berean, Caixak lagundutako aurkezpen hau UNESCO Etxeak ospatuko duen Hizkuntzen Nazioarteko Urtearen azken ekitaldia izango da. Ekitaldian, Nekane Alonsok -Bilboko Udaleko Zinegotzi-Ordezkaria-, Itziar Idiazabalek -UNESCO Etxeko Lehendakariordea eta Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrako Zuzendaria- eta Justo Bolekia Bolekák – liburuko egileetako bat, parte hartuko dute. Justo Bolekia Bolekán hitzaldia ere entzun ahalko dugu, “Afrikan hizkuntza aniztasunaz eta identitatea” bere testuaren aurkezpena eginez.