Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • XARAMELA, KARAOKE HERRIKOIA EUSKARAREN ALDE, BILBON ETA DONOSTIAN
XARAMELA, KARAOKE HERRIKOIA EUSKARAREN ALDE, BILBON ETA DONOSTIAN - Image

Azkue Fundazioko presidente eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako foru diputatu Josune Ariztondok eta Nerea Lupardo Euskalteleko ordezkariak “Xaramela” euskararen aldeko karaoke herrikoia aurkeztu dute Foru Jauregiko prentsa-aretoan. Ekitaldia Santo Tomas egunean izango da, datorren 21ean, eta Bilbon eta Donostian egingo da aldi berean.
 
Karaoke herrikoi honetan parte hartu nahi dutenek aukera izango dute “Guk Euskaraz” kanta ezagunaren bertsio berri bat abesteko eta, ondoren —doako telefono batean izena eman eta kode pertsonal bat duen sms bat jaso ostean—, www.xaramela.net web orrian entzuteko.
 
Bilbon eta Donostian aldi berean egingo da musikako ekitaldi hau, abenduaren 21ean. 13:00etatik 15:00etara bitartean, Santo Tomas azokan. Jose Ina Etxebarria eta EtxE abeslaria dinamizatzaile arituko dira Bilbon; Donostian, berriz, Joxe Felipe Auzmendi eta Urko.
 
Azkue Fundazioak antolatu eta Euskaltelek babestutako ekitaldi hau Euskararen Eguna dela ta egindako jardueren barruan kokatu behar da, eta helburua da euskararen erabilera teknologia berrien bidez sustatzea batez ere gazteen artean.
 
 
 
 
 
PRENTSA DOSSIERRA:
 
 
 

Donostiako Udala: Santo Tomas 2010 Egitaraua

Bilbao euskaraz: Xaramela ospatuko da Santo Tomas-egunean Bilbon eta Donostian

Gipuzkoa.net: Xaramela euskararen aldeko karaoke herrikoi erraldoia Santo Tomas egunean

 

Reala – Athletic Derbia Anoetan 2010.12.05