Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Xaramela Karaoke herrikoiak ehundaka eztarri batu zituen atzo Bilbo eta Donostian
Xaramela Karaoke herrikoiak ehundaka eztarri batu zituen atzo Bilbo eta Donostian - Image

AZKUE fundazioaren karaoke herrikoaiak arrakasta galanta izan zuen, Bilbon eta Donostian. Donostiako ekitaldia, Joxe Felipe Auzmendik dinamizatu zuen eta  bertan Urkok, kanta originalaren egileak ere parte hartu zuen. Donostiako Boulevardeko kiosko ingurua gainezka zegoen eguerdiko ordubiak aldera.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Bilbokoa berriz, Joseina Etxeberriak eta EtxEk, "Guk euskaraz" abestiaren bertsio berriaren egileak dinamizatuko zuten. Bilbon ere giro polita sortu zen Arenalean.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Karaokea, Euskaltelek babestua, Guk Euskaraz abestiaren bertsio berria erabiliz gauzatu zen pantaila erraldoietan bideo kilpa proiektatuz. Bertaratutakoak, 900 84 00 77 doaneko zenbakira deitu eta bideo-karaokeari jarraituz "Guk euskaraz" abesten hasi ziren. Benetan  izugarria izan zen hiriburu bietan sortutako giroa.  Parte hartzaile guztiek SMS bat jaso dute kodigo batekin. Kodigo hori erabiliz , parte hartzaileek bere ahotsa entzuteko aukera dute Xaramela.net webgunean.

PRENTSA DOSSIERRA:
 
 
Argazkiak
 
 
Flickr-en:
 

►Bilbo