Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Euskarazko fimarik onenari saria eman diogu ZINEBI jaialdiaren 56. edizioan
Euskarazko fimarik onenari saria eman diogu ZINEBI jaialdiaren 56. edizioan - Image

Aurten ere, eta bigarren urtez, ZINEBI jaialdian euskaraz ekoiztutako filmarik onena saritu dugu. Oraingo honetan Zarautzen erosi nuen pelikulak irabazi du.

ZINEBI, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko jaialdiak, 56. Edizioa ospatu du aurten. Guztira 65 filma aurkeztu dira sail ofizialean eta hauetatik hiruk euskarazko film onenaren saria eskuratzeko hautagai ziren, beste laurekin batera.

Zarautzen erosi nuen filma edizio honetako euskaraz ekoiztutako  lanik onena izan da. Honen zuzendaria Aitor Arregi izan da eta Eusko Jaurlaritzak urtero egiten duen Kimuak euskarazko film labur onenen aukeraketako 2014ko katalogoan sartuta dago.

Aitor Arregik berak jaso du garaikurra Azkue Fundazioaren zuzendaria den Iurdana Acasusoren eskutik.

_S0J3189

Filma irabazlea
Zarautzen erosi nuen aurtengo Donostiako Zinemaldiko edizioan aurkeztu zen, Zabaltegi sailean. Eta zuzendari bera Loreak filmarekin jaialdi honen Sail Ofizialean lehiatu zen.

ZarautzenErosiNuen

Aitor Arregi Oñatiarra Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko irakaslea da. Moriarti Produkzioak-eko bazkidea den aldetik ekoizpen-etxe honetako hainbat proiektutan hartu du parte eginkizun ezberdinetan eta film luze formatuan eskarmentu handikoa da, besteak beste, Sahara Marathon (2004) eta Goya Sarietara izendatutako Lucio (2007) dokumentaletan ko-gidoilari eta ko-zuzendaria izan da. Horrez gain Glup (2004) eta Cristobal Molon (2006) animaziozko film luzeak ere ko-zuzendu ditu.

Zarautzen erosi nuen lanak jasandako kalte baten ordainarekin obsesionauta dagoen emakume baten istorioa kontatzen du. Protagonistak Nagore Aranburu, Ainere Tolosa eta Gotzon Sanchez dira.

Azkue Fundazioak eskainitako garaikurra

Iazko ediziorako eta gure egitasmo berezien garaikurra izateko 2013an artelan berezi bat sortu genuen.

Bernat Vidal artistak diseinatuta, Gabriel Arestiren Harri eta Herri laneko hitzetan inspiratuta dago eta harriz eta altzairuz osatuta.

IMG_6680

Azkue Fundaziotik saridun guztiak eta parte hartzaile guztiak zoriondu nahi ditugu eta datorren urteetara begira euskaraz filmak aurkeztera zuzendariak animatu nahi ditugu.

Zarautzen erosi nuen filmaren trailerra:

Zarautzen erosi zuen [Trailer] from Kimuak on Vimeo.

Tags: aitor arregibernat vidaleuskarazko filmarik onena sariaeuskarazko zinemagintzafilmakkimuakokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko jaialdiazarautzen erosi nuenzinebizinebi 56zinema