Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Berriak • Zinpeko itzultzaile nahiz interpreteen habilitazioa eskuratzeko deialdia
Zinpeko itzultzaile nahiz interpreteen habilitazioa eskuratzeko deialdia - Image

Zinpeko itzultzaile eta interpreteen habilitazioari buruzko Dekretua aurkeztu zuten 2009ko apirilaren 22an.

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Batzordeak Zinpeko itzultzaile eta interpreteen habilitazioari buruzko Dekretua (pdf, 122 Kb) onartu zuen 2009ko apirilaren 21ean. Dekretu honen xedea da, batetik, zinpeko itzultzaile eta interprete gisa aritu ahal izateko gaikuntza profesionala arautzea, bai euskaratik beste hizkuntzetarako eta bai beste hizkuntzetatik euskararako itzulpen eta interpretazio lanetan jarduteko; eta, bestetik, lanbide honetarako gaituak daudenen erregistroa osatzea.

2010eko ekainaren 28an zinpeko itzultzaile nahiz interpreteen habilitazioa eskuratzeko deialdia argitaratu da. Deialdi honetan habilitazio zuzena eta meritu bidezkoa ahalbidetuko dira.

 

 Habilitazio zuzena eta meritu bidezko habilitazioa:
 

1.1) Habilitazio zuzena lortzeko moduak:
– Interpretazio eta Itzulpengintzako unibertsitate-ikasketak eginda, deialdia arautzen duen Ebazpenaren 2.artikuluan adierazitako baldintzetan.
– Espainiako Kanpo Arazoetarako Ministerioaren tituluaren jabe izanda.

1.2) Meritu bidezko habilitazioa lortzeko modua:
-Lege, administrazio eta ekonomia-arloetako itzulpen eta interpretazio-lanetan esperientzia profesional zehatz bat edukita.

Habilitazioaren jabe egin nahi dutenek eskabide orria bete behar dute.
– Eskabide orria: word (doc, 53 Kb) / pdf (pdf, 19 Kb)

– Eskabide epea: Uztailaren 8ra arte.

2. Probetarako deialdia, berriz, aurtengo irailean argitaratzea aurreikusten da.

20/05/2010 – bilbao