Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa • Gure proiektuak

Azkue Fundazioaren helburua euskara zabaltzea eta sustatzea da teknologia berriak erabiliz. Beraz, Azkue Fundazioak aurrera eramaten dituen proiektuek beti dituzte ezaugarri horiek.

Gure eginkizuna zuzenean teknologiarekin eta berrikuntzekin dago lotuta. Egunero sortzen diren berri teknologikoetara adi egoten gara, sare sozialen garapenetara eta aplikazio berrietara. Eta beti euskaldunon ikuspegitik eta euskaraz sortutakoak edo gure hizkuntza sustatzeko baliogarriak izan daitezkenak azpimarratuz.

Egitasmo oso ezberdinak burutzen ditugu urtean zehar: plataforma berriak sustatu, mila lehiaketa antolatu, azoketan gure mezua zabaldu, ekitaldietan parte hartu, jolasak edo lan-tresna berriak sortu eta sustatu…

Atal honetan ezagutuko dituzu egindako proiektu garrantzitsuenak eta interesgarrienak.