Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Gure Proiektuak  •  Azokak • #Euskaltweetron

Gure proiektuak

Durangoko Azoka

2012ko Durangoko Azokako edizioa 47.ena izan zen eta Ijitoen kultura izan zen gonbidatu berezia.

Antolatzaileen balantzea oso ona izan zen eta 2012a urte zaila izan bada ere, Azokak ordura arte inoiz baino arrakasta handiagoa izan du; erakusle, editore, sortzaile eta saltzaileak pozik agertu dira, espero baino salmenta handiagoak izan zituztelako. Aurreko urtetako bisitari kopurua gainditu egin zen eta 114.200 baino bisita gehiago izan ziren Landako erakustazokan.

Berrikuntza ugari izan ziren edizio honetan: azoka telebista etengabe emititzen, Irudieneako bigarren urtean film gehiago eta eduki aberatsagoak, [email protected] gune berria…

Gure aldetik ere eta urtero bezala, egitasmo berezi batekin joateko asmoa geneukan eta horren inguruko helburu batzuk betetzea. Eta balorazioa oso ona izan zen ere, helburu hoiek bete izan genituelako.

2012ko egitasmoa #Euskaltweetron makina izan zen. Makina hau lehenengoz Euskal Encounterrean erabili genuen, baina Durangoko Azokarako horren moldaketa egin izan genuen, Durangoko Azokako behar zehatzetara egokitzeko.

IMG_2684IMG_2687

Euskaltweetronak euskaraz botatzen ziren Twitterreko txioak jaso, prozesatu eta arto txigortuan bihurtzen zituen, labur azalduta.
Bisitari eta interneteko erabiltzaileen euskarazko txioak hartu, grafikoki prozesu osoa adierazi eta makinak muturrean arto txigortua botatzen zuen txioei esker. Arto anoak banandu egiten genituen bisitarien artean.

Ekimen parte hartzailea, berritzailea eta dibertigarria, beraz. Makina erraldoiak bisitarien atentzioa deitzea lortu zuen eta lehenengo egunetik azkenengora jendetza ugari izan genuen gure txokoan: batzuk, teknikaren garapenagatik arduratuta, prozesua zuzenean ikusi nahi zuten; beste batzuk ekimenean parte hartu nahi zuten; jende nahiko han bertan enteratu zen Twitter euskaraz erabil dezakegula uda partetik; eta beste bisitari ugari, jakinminagatik gelditzen ziren stand-ean, zer zegoen jakiteko.

Guztira, 13.000 arto txigortu ano banatu izan ditugu lau egun horietan, ia 550 kilo arto. Nekagarria, baina pena merezi izan du Azokako giroa berotzen laguntzeko; edonondik ikusten ziren bisitariak arto kukurutxoekin eskutan, paseatzen zuten bitartean.

Beste urte batez gure helburuak betetzea lortu izan dugu eta jada bagaude datorren urteko egitasmoan pentsatzen.