Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Gure Proiektuak  •  Azokak • Euskararen Etxea protagonista

Gure proiektuak

Durangoko Azoka

Euskararen Etxea protagonista 49. Edizioan

Abenduaren 5 eta 8aren artean ospatu zen Durangoko Azokaren 49. Edizioa eta honetan Euskararen Etxea nabarmendu nahi izan genuen plaza erraldoi honetan eta publikoaren artean honen garrantziaz sentsibilizatu.

Durangoko Azokaren 49. Edizioa ospatu da abenduaren 5 eta 8aren artean. Gu urtero joaten gara, baina gure helburua ez da salmenta izaten, baizik eta euskara teknologiaren bidez nabarmentzea eta egun teknologiaz baliatuz euskarak sarean dituen aukera eta dauden baliabideak erakutsi. Hau guztia, ekimen parte hartzaile eta gure eguneroko bizitzarekin erlazionatuta dauden beste jarduerekin lotuz.
Baina 2014ko egitasmoa guztiz ezberdina izan zen eta gure egoitza eta lanaren arlo bat den Euskararen Etxea aurkeztu nahi izan genuen azokan. Euskararen Etxeak 10 urte bete zituen 2014ko Euskararen Nazioarteko Egunean eta horregatik ospakizun hori gizarteari zabaltzea izan zen gure helburua.

Euskararen Etxea

Euskararen Etxean lan egiten da, baina baita euskararen inguruan jakinmina duen edozein bisitarientzat Euskararen Interpretazio Zentroa bertan dago eta doako bisita gidatuak eskaintzen ditugu. Durangoko Azokako publikoa bisita horietan interesatuta egon daitekeen taldea da. Bisita atsegina eta didaktikoa da, publiko motaren arabera edukiak doitzen dituena. Euskararen esperientzia bizitzeko aukera eskaintzen dugu eta bisita hau lau hizkuntzatan burutu daiteke.

Eta gainera, eraikinean 2014ko urtearen hasieran egindako obra eta moldaketari esker, bi areto berri gehitu genizkion eta hauei esker, publiko zabalera zuzendutako jarduera kulturalak antolatzen dugu: erakusketak, hitzaldiak, ikastaroak, musika ekitaldiak…

Beraz, 10 urte hauek ospatu eta etorkizunera begira Euskararen Etxeak badituela inoiz baino egitasmo eta gogo gehiago erakusteko, Durangoko Azokara eraman izan genuen.

Standa

Euskararen Etxea nabarmendu nahi izan genuen eta horretarako kokapen geografikoari garrantzia eman: alde batetik, jende askok, nahiz eta euskalduna izan, ez dakielako horrelako zentro bat esistitzen denik ere; eta bestalde, Bilbon bertan dagoelako eta merezi duen garrantzia eskuratzea delako gure asmoa, kosmopolita bihurtu zaigun Bilbo honen parean egon daitekeen beste eraikin bat izan daitekeelako.

Honetan, Euskararen Etxea Bilbo erdialdeko eraikin ezagun eta nabarmenen artean sartu genuen bista panoramiko bat proposatuz, non Iberdrola dorrea, San Mames estadioa, Begoñako basilika, Isozaki dorreak, Deustuko Unibertsitatea edo Guggenheim Bilbao Museoaren artean Euskararen Etxea kokatzen zen. Garrantzia eman eta hurbiltasuna azpimarratu nahi izan genuen.
Jende asko pasatu zen gure standetik eta lortu genuen behintzat Euskararen Etxean antolatzen ditugun ekimenen gaineko arreta eta interesa piztea.

IMG_1385

Pupu eta Lore euskaraz jolasten! aplikazioa
Bestalde, Irrien Lagunak taldearekin lankidetzan garatu dugun tabletetarako aplikazio bat aurkeztu genuen ere abenduaren 8an Saguganbaran.

Azkue Fundazioa - Irrien Lagunak app: Pupu eta Lore euskaraz jolasten

Ume txikiak dauzkaten familiei zuzendutako aplikazioa da eta horren helburua da haurrek tablet eta horrelako gailuekin izango dituzten lehenengo esperientziak euskaraz izateko baliabideak eskaintzea, eduki didaktiko eta dibertigarriz landuta.

Pupu eta Lore euskaraz jolasten! aplikazioan Irrien Lagunak familiako bi pertsonaiarik gazteenak dira protagonistak eta oinarrizko fisika legeak eta hiztegitxoa ikasten dute istorio laburtxo batean.

Uxue Alberdik eta Julen Tokerok IRRIA aldizkarian argitaratutako “Gora ala behera” (Pupu eta Lore) ipuin animatua ikusteko aukera izateaz gain, haurrak irudi ezberdinetan eragiteko aukera izango du. Gainera, puzzleak egiteko eta marrazkiak margotzeko aukera ere eskura izango du.

Hemen sakatu Androideko bertsioa deskargatzeko.

flickrHemen sakatu Durangoko Azokako argazki bilduma ikusteko.