Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Gure Proiektuak  •  Azokak • Nik #KeinukaEuskarari, eta zuk?

Gure proiektuak

Durangoko Azoka

KeinukaEuskarari bannerra

2011ko abenduan ekintza parte hartzailea eta arrakastatsua burutu genuen Durangoko Azokan.

#KeinukaEuskarari lelopean euskararen aldeko konpromiso sinboliko eta ekintzailea egitea eskatzen genion jendetzari. Euskararen aldeko keinu egitea eskatu genien eta argazki bat egiten uztea.

Nola?

Modu ezberdinak eskaini genituen egitasmoarekin bat egiteko:

  1. Durangoko Azokan bertan: Azokan gure stand-era hurbildu eta keinutxo bat egiten argazkia ateratzen genien eta Twitter sare sozialera igotzen genuen zuzenean,  #KeinukaEuskarari traolarekin.
  2. Bisitariek euren argazkia berbidaltzeko aukera zeukaten.
  3. Edozein lekutatik: Durangoko Azokara hurbiltzeko aukerarik ez zeukatenek ere bazeukaten ordea egitasmoan parte hartzeko biderik ere: beraiek keinua egin eta argazkia atera eta Twitter-en eskegitzea, #KeinukaEuskarari hashtag-pean.
  4. Sare sozialetako badge-a: Norberaren sare sozialetako profiletan #KeinukaEuskarari badge-a ipintzeko sortu genuen.

    Ipini badge-a zure sare sozialetako profiletan.

Guztira 800 lagun baino gehiagok hartu zuten parte Durangoko Azokan eta argazkia egin. Egunero lortu genuen Twitterren euskarazko trendic topic lehen postuetan agertzea.

Eta gainera, Durangoko Azokan hartutako argazki guztiekin lehiaketatxo bat antolatu genuen ere, argazkirik onena sarituz. Argazki horrek iPad2 bat irabazi zuen.

Irabazleak Fede Albizu eta Peio Albizu portugaletetarrak izan ziren.

 Durangoko Azokako #KeinukaEuskarari egitasmoaren argazki bilduma ikusi

 Eta bertan egon ez bazineten, bideo honi esker egitasmoa hobeto ezagutuko duzue: