Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Gure Proiektuak • Ekitaldiak

Ekitaldiak

Azkue Fundazioak ekitaldi publikoak antolatzen ditu ere, gai ezberdinekin lotuta edo beste ekitaldi handiago baten barne. Honela, Durangoko Azokan edo Euskal Encounterrean parte hartzen dugu, adibidez, eta batzutan gure partaidetza publikoaren parte hartzea eskatzen duen ekimen batetan gauzatzen da. Beste batzuetan, guk bereziki antolatutako ekitaldiak dira.

Kasu guztietan, euskararen mezua aldarrikatzea dugu helburu eta gure hizkuntza ekimen modernoei lotzea nahi dugu, beti alderdi teknologikoa azpimarratuz eta honen baliabideak aprobetxatuz gure ekimenaren onerako eta gizarteratzeko.

Gogoratzen duzu adibidez Xaramela karaoke erraldoia eta telefonoz grabatu zitekeela norberaren parte hartzea?

Eta Banden Lehiako musika txapelketan bozketa telefono zenbaki batetara dei galduak eginez gauzatzen dela?

Ba al zenekien euskarazko Twitterreko mezuak krispetetan bihurtzen dituen makina bat existitzen dela? Bai, Euskaltweetron du izena makina horrek.

Gehiago jakin nahi duzu?