Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Gure Proiektuak  •  Ekitaldiak • Berbagunea ikastetxeekin

Gure proiektuak

Berbagunea ikastetxeekin

Berbagunea

2014ko udazkenean Euskararen Etxeko barrutiko ikastetxeekin ekitaldi berezi bat ospatu genuen. Berbagune bat antolatu genuen Euskararen Etxean. Inguruko ikastetxeei zuzendutako jarduera izan zen.

Helburuak

Euskararen Etxearen helburua da euskara zabaltzea, erabilpena sustatzeko erreminta eta tresnak eskaintzea eta, ikasleen kasuan, euskara erabiltzearen esperientzia gelatik kanpo ere biziaraztea eta gozamenaz disfrutatzea.

Horregatik Euskararen Etxea kokatuta dagoen barrutiko ikastetxeei proposatu genien Berbagune hau. Azken finean, horren helburua izan zen geletatik kanpo euskara erabiltzea aukera ematea baita ere, jarduera motibatzaileak landuz,  eta beste ikastetxe batzuetako egoera berdineko ikasleekin harremana izatea, euskara erabilita.

Parte hartzea

Bost ikastetxe ezberdinetatik etorritako Lehen Hezkuntzako bostgarren mailako hamairu talde etorri ziren; 265 ikasle guztira . Ikasle kopurua medio, bi egunetan antolatu genituen saioak: azaroaren 21ean lehenengoa eta 24an bigarrena. Hauek dira ekimen honetan parte hartu zuten ikastetxeak:

  • CEIP DEUSTO HLHI
  • CPEIPS LA SALLE BILBAO HLBHIP
  • CPEIPS SALESIANOS DEUSTO-M. AUX.-SA HLBHIP
  • CEIP INTXIXU IKASTOLA HLHI
  • CEIP SAN INAZIO/SAN IGNACIO HLHI

Jarduera

Jarduera entretenigarri, didaktiko eta parte hartzailea antolatzea izan zen gure helburua. Horregatik, lehiaketa formatoa eman genion ekitaldiari: ikastetxe bakoitzeko taldeak ekipotan banatu eta sei froga proposatu genizkien.

Hauek izan ziren froga ezberdinak:

  1. Euskalplay

Guk garatutako Euskalplay onlineko jokoaren ariketa batekin egin genuen. Helburua izan zen eguneroko bizimoduko jarduera ezberdinei buruzko euskarazko hiztegia lantzea.

  1. Bertsoa osatu

Bertsotan ere ibili ziren, proposatutako bi bertsoen errimak osatuz.

  1. Kantatuz ikasi

Gaur eguneko euskal kantagintzan famatua den kanta bat eskaini genien eta horren letra idatzita; taldeek letra horietan agertzen ziren hutsuneak bete behar zituzten.

  1. Euskararen galdetegia

Euskararen inguruko 10 galderaz osatutako test formatuko ariketa.

  1. Gurutzegrama

Gurutzegrama bat eskaini genien eta agertzen ziren definizioekin hutsuneak  bete behar zituzten.

  1. Zelan bizi duzu Euskara?

Hau hausnarketarako froga zen: galdera bat bota genien ikasleei euskararen inguruan eta hamar ideia ezberdin adierazteko hutsunea eta tartea eskaini genien.

Irabazleak

Bi egunetan CPEIPS LA SALLE BILBAO HLBHIP ikastetxeko taldeak suertatu ziren irabazle: azaroaren 21ean 7. taldeak 145 puntu lortu zituen eta puntu eskas bategatik beste bi taldeen aurretik sailkatu zen; eta azaroaren 24an, 3. taldeak 138 puntu lortu zituen.

Ondorioak

Jarduera polita izan zen. Euskararen Etxea ikaslez bete zen eta ikastetxetik kanpo euskaraz aritu ziren jarduera entretenigarri baten parte hartzen eta euskaraz gozatzen.

flickr Ekitaldi horretako argazkiak ikusteko hemen sakatu.