Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Gure Proiektuak  •  Ekitaldiak • Zinemaldia.CAT

Gure proiektuak

Euskarazko zinemagintza babesten

Zinemaldia.CAT

Bartzelonako Euskal Etxea 1979. urtean jaio zen, bertako euskaldun eta katalanak elkartzeko leku bat sortzeko nahiarekin. Orduz geroztik Katalunian euskal kultura hedatuz lanean aritu da, horretarako ekintza-sorta ederra eskainiz: kontzertuak, antzerkia, euskara ikastaroak, liburu-aurkezpenak, hitzaldiak, euskal tradizioko jai nagusien ospakizunak (San Sebastian, Santa Ageda, Santo Tomas…), euskal musika instrumentu tradizionalen tailerrak, dantzak…

Hauetako jarduera bat Zinemaldia.CAT da. Jaialdi honek euskal zinemagintza Kataluniara hurbiltzen du eta hiriko zenbait aretotan proiekzioak ematen dira.

2015etik jaialdi horren laguntzaileak gara eta banatzen diren sarietako bat guk eskainitakoa da, Urrezko Txapela – Azkue Fundazioa, euskarazko filmerik onenari, hain zuzen ere.

zinemaldia2015_kartela          zinemaldia2016-kartela

2015eko edizioa  10. ena izan da eta dagoeneko Euskal Herritik kanpo ospatzen den euskal filmeen erakustokirik nabarmenena bilakatu da. Edizio honek bi sail izan ditu, dokumentala eta fikzioa. Hamabi filme proiektatu dira, horien artean, Loreak, Lasa eta Zabala, Los tontos y los estúpidos edo Five Days to Danc.

zinemaldia2015_kartela

Eta aurtengo edizio honetan, lehenengoz, guk ere euskarazko lanik onena saritu dugu. Hiru sari nagusi izan dira, beraz: Urrezko Txapela -Euskadi Basque Country fikziozko filmerik onenari; Urrezko Txapela -Euskadi Basque Country, dokumental onenari; eta guk eskainitakoa, Urrezko Txapela – Azkue Fundazioa, euskarazko filmerik onenari.

Zinemaldia.CATeko edizio hau otsailaren 5a eta 15a bitartean ospatu da.

Aurtengo euskarazko filmarik onenaren Urrezko Txapela – Azkue Fundazioa Loreak filmeak irabazi du.

Loreak irabazle nagusia suertatu da jaialdian, sari honetaz gain Fikziozko Film  Onenaren Saria eskuratu duelako ere.

Jon Garaño eta Jose Mari Goenagak zuzendutako filma hainbat jaialditan egon da orain arte: Donostiako Nazioarteko Jaialdian  (Signis Sariaren aipamen bereziarekin), baina baita Londreseko BFI-n, Zurich-en eta Tokion. Gainera, Goya sarietara izendatua egon da Film Onena eta Jatorrizko Musika Onena ataletan.


Amama, Jai Alai Blues eta Gure Sorlekuaren Bila izan dira 2016ko Zinemaldia.Cat jaialdiko Urrezko Txapelen irabazleak.

Epaimahaiak aipamen berezi bat egin nahi izan du fikziozko beste film bati, Pikadero-ri hain zuzen ere.

Aurtengo edizioan 12 filma eskaini eta parte hartu izan dute lehiaketako sail ofizialean. Nabarmentzekoenak, Amama, Un otoño sin Berlín, Nola? eta Gure Sorlekuaren Bila.

zinemaldiaCat-2016

Otsailaren 21ean Amama filmak beste sari bat jaso du. Asier Altunak zuzenduriko pelikulak Zinemaldia.Cat jaialdiko Fikziozko Pelikularik Onenari Euskadi Basque Country-Urrezko Txapela irabazi du. Donostiako Nazioarteko Jaialdian ere Irizar Saria irabazi zuen. Epaimahiak saria merezi zuela ondorioztatu du “simbolismo, poesía eta estetikaren bitartez euskal arimaren barne hausnarketa bat lortzen duelako, bai tradizioa eta bai aurrerapena laudatuz”.

Amama

Fikziozko beste film batek, Ben Sharrock-en Pikadero lanak epaimahaiaren aipamen berezi bat jaso du “krisi garaian dauden gazteen errealitateari eginiko gerturaketagatik, umore, komizitate eta xamurtasuna erakutsiz pertsonaiekiko, eskenaratze original batekin”.

Pikadero

Dokumentalei dagokienez Euskadi Basque Country-Urrezko Txapelaren irabazlea Gorka Bilbaoren Jai Alai Blues izan da. Filmak “euskaldun eta estatubatuarren hurbileko historiako hutsune bat betetzen du, gai ezezagun bat aukeratuz eta abileziaz nahasten duelarik espektakulua eta oreka, material zaharrak eta gaur egun egindako grabaketak”, epaimahaiaren esanetan.

JaiAlai

Azkenik, Gure Sorlekuaren Bila lanak Euskarazko lanik Onenari Azkue Fundazioa – Urrezko Txapela jantzi du, “euskal nortasunaren bilaketa islatzea lortzen duelako abentura zinetagrafiko zintzo, erraldoi eta umoretsu baten bitartez”.

gslb

Jaialdiko epaimahaikideak  Pere Vall (Fotogramas), Patrícia Bonet (Catalan Films), Agustí Argelich (Filmets), Miki Esparbé (aktorea) eta Melina Matthews (aktorea) izan dira.

‘Igelak’, ‘Paperezko Ahotsak’ eta ‘Gutik Zura’, Bartzelonako Euskal Etxeak antolaturiko Zinemaldia.Cat-en XII.edizioko Urrezko Txapelen irabazleak izan dira

Patxo Telleriak zuzenduriko IGELAK filmak Zinemaldia.Cat jaialdiko Fikzio Lanik Onenaren Urrezko Txapela jaso du.

IGELAK: Pello, IGELAKbanku-sukurtsal bateko zuzendaria, delitu ekonomikoengatik atxilotu dute. Bere nagusia ere inplikatuta dago, eta Pellok, bakarrik utzi duela konturatzean, kartzela ekiditeko ihes egingo du. Patuaren kapritxo bategatik desahuziatuen elkarte batek okupaturiko etxe batean aurkituko du babesa. Pellok bere kide berrien konantza bereganatuko du. Bere asmoa: dokumentazio faltsua lortzeko eta atzerrian bizitza berri bat hasteko behar duen dirua lapurtu nahi die.

 

 

 

 

 

 

Estibaliz Urresolak zuzenduriko PAPEREZKO AHOTSAK filmak Zinemaldia.Cat jaialdiko Dokumental Saileko Urrezko Txapela jaso du.

voces de papel

PAPEREZKO AHOTSAK: 1937ko abuztuaren 19a. Totalitarismoak aurrera darrai, errukigabe. Santanderren erbesteraturik, Agirre lehendakariak Gabriel Olaizola musikariari deituko dio, misio baten ardura emateko: “Gerra galduko genuen, baina artearen bitartez borrokan jarraitzea da gure eginbeharra”. Testuinguru horretan sortu zen Eresoinka, erbesteratuek osatutako euskal arteko talderik handiena. Eresoinkak Paris eta Europako eszenatokirik onenak konkistatu zituen, bake-mezu bat igortzeko. Baina, non datza artearen indarra? Zer dela eta izan daiteke borroka-tresna bat? Inazita Olaizolak eta Margaritte Truebak epopeia hartan parte hartu zuten, eta Eresoinkaren abentura ekarriko digute gogora: dokumentalaren melodia izango dira haiek. Akonpainamenduak Marga Berra, Ione Miren Agirre eta Pablo Ibarluzearen esku egongo dira. Parisekin lotutako euskal artista gazteak dira; haien diziplina artistikoen bitartez, Eresoinkaren errelatoko alderdi komunak irudiztatuko dituzte, baita mugimendua ere, bizitzaren beraren adierazpen gisa.

 

 

 

 

Jon Maiak zuzenduriko GUTIK ZURA  filmak Zinemaldia.Cat jaialdiko Euskarazko Lanik Onenaren Azkue Fundazioa Urrezko Txapela jaso du.

GutikzuraGUTIK ZURA: Euskal Herriaren idiosinkrasiak basoan eta zuran ditu bere zimenduak. Dokumental honetan antzinarotik etorkizunerako bidaia bat egingo dugu, eta pertsonaren eta zuraren arteko harremana erakutsiko. Horretarako, aukeratutako pertsonen bizi-esperientzia erabiliko dugu, eta mundu osoan prestigoa duten espezialista batzuen iritziak ekarriko, historiaren eta istorioen konbinazio poliedriko baten bitartez basoaren eta zuraren gako nagusiak erakusteko: lehengoak, oraingoak nahiz gerokoak.

 

 

 

 

 

ZinemaldiaCat, Kataluniako Euskal Zinema Jaialdiaren hamabigarren edizio honetan, Toni Vall (kazetaria), Anna Solanas (I+G Stop Motion), Biel Duran (aktorea), Betsy Túrnez (aktorea) eta Dani de la Orden-ek (zuzendaria) osatu dute epaimahia. Urrezko Txapelak Cinemes Girona aretoetan banatu dira Zinemaldia.Cat jaialdiaren amaiera ekitaldian. Jaialdia jada Catalunya Film Festivals-en barruan dago, eta helburuetako bat topikoak haustea da, eta besteak beste, Euskal Herrian egindako zinema ez dela soilik euskaldunei buruzkoa eta euskaldunei zuzendua erakutsi nahi dute antolatzaileek.

Aurton ere luxuzko filmeak parte hartu dute programazioan: ROCKANROLLERS [Juanma Bajo Ulloa], IRAGAN GUNEA BERLIN [Maider Oleaga], PEDALÓ [Juan Palacios], IRRINTZIAREN OIHARTZUNAK [Iratxe Fresneda], ACANTILADO [Helena Taberna], EL ATAÚD DE CRISTAL [Haritz Zubillaga], GERNIKA [Koldo Serra], KALEBEGIAK [Maider Fernandez] eta KIMUAK.

ACANTILADO

pedaló

IGB-poster

GERNIKA

EL ATAÚD DE CRISTAL

 

 

 

 

 

 

 

 

descarga (1)IRRINTZIAREN OIHARTZUNAK

 

 

 

 

 

 

Luxuzko programazio, urtero moduan kalitatearen aldeko apustua eginez, guztia salneurri herrikoiekin eta emanaldi soiletik haratago joanez, solasaldiak ere eskaini dira zuzendari,aktore, gidoilari edo ekoizleekin izateko tartea, pelikulen emanaldietan, publikoarekin elkarreragina sustatuz; modu berean, jaialdiko sail ozialetatik kanpo ere hainbat proposamen ezberdin izan dira.