Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Gure Proiektuak  •  Ekitaldiak  •  Euskarazko Zinemagintza Babesten  •  Zinemaldia Cat • 2017ko edizioa

Gure proiektuak

Euskarazko zinemagintza babesten

‘Igelak’, ‘Paperezko Ahotsak’ eta ‘Gutik Zura’, Bartzelonako Euskal Etxeak antolaturiko Zinemaldia.Cat-en XII.edizioko Urrezko Txapelen irabazleak izan dira

Patxo Telleriak zuzenduriko IGELAK filmak Zinemaldia.Cat jaialdiko Fikzio Lanik Onenaren Urrezko Txapela jaso du.

IGELAK: Pello, IGELAKbanku-sukurtsal bateko zuzendaria, delitu ekonomikoengatik atxilotu dute. Bere nagusia ere inplikatuta dago, eta Pellok, bakarrik utzi duela konturatzean, kartzela ekiditeko ihes egingo du. Patuaren kapritxo bategatik desahuziatuen elkarte batek okupaturiko etxe batean aurkituko du babesa. Pellok bere kide berrien konantza bereganatuko du. Bere asmoa: dokumentazio faltsua lortzeko eta atzerrian bizitza berri bat hasteko behar duen dirua lapurtu nahi die.

 

 

 

 

 

 

Estibaliz Urresolak zuzenduriko PAPEREZKO AHOTSAK filmak Zinemaldia.Cat jaialdiko Dokumental Saileko Urrezko Txapela jaso du.

voces de papel

PAPEREZKO AHOTSAK: 1937ko abuztuaren 19a. Totalitarismoak aurrera darrai, errukigabe. Santanderren erbesteraturik, Agirre lehendakariak Gabriel Olaizola musikariari deituko dio, misio baten ardura emateko: “Gerra galduko genuen, baina artearen bitartez borrokan jarraitzea da gure eginbeharra”. Testuinguru horretan sortu zen Eresoinka, erbesteratuek osatutako euskal arteko talderik handiena. Eresoinkak Paris eta Europako eszenatokirik onenak konkistatu zituen, bake-mezu bat igortzeko. Baina, non datza artearen indarra? Zer dela eta izan daiteke borroka-tresna bat? Inazita Olaizolak eta Margaritte Truebak epopeia hartan parte hartu zuten, eta Eresoinkaren abentura ekarriko digute gogora: dokumentalaren melodia izango dira haiek. Akonpainamenduak Marga Berra, Ione Miren Agirre eta Pablo Ibarluzearen esku egongo dira. Parisekin lotutako euskal artista gazteak dira; haien diziplina artistikoen bitartez, Eresoinkaren errelatoko alderdi komunak irudiztatuko dituzte, baita mugimendua ere, bizitzaren beraren adierazpen gisa.

 

 

 

 

Jon Maiak zuzenduriko GUTIK ZURA  filmak Zinemaldia.Cat jaialdiko Euskarazko Lanik Onenaren Azkue Fundazioa Urrezko Txapela jaso du.

GutikzuraGUTIK ZURA: Euskal Herriaren idiosinkrasiak basoan eta zuran ditu bere zimenduak. Dokumental honetan antzinarotik etorkizunerako bidaia bat egingo dugu, eta pertsonaren eta zuraren arteko harremana erakutsiko. Horretarako, aukeratutako pertsonen bizi-esperientzia erabiliko dugu, eta mundu osoan prestigoa duten espezialista batzuen iritziak ekarriko, historiaren eta istorioen konbinazio poliedriko baten bitartez basoaren eta zuraren gako nagusiak erakusteko: lehengoak, oraingoak nahiz gerokoak.

 

 

 

 

 

ZinemaldiaCat, Kataluniako Euskal Zinema Jaialdiaren hamabigarren edizio honetan, Toni Vall (kazetaria), Anna Solanas (I+G Stop Motion), Biel Duran (aktorea), Betsy Túrnez (aktorea) eta Dani de la Orden-ek (zuzendaria) osatu dute epaimahia. Urrezko Txapelak Cinemes Girona aretoetan banatu dira Zinemaldia.Cat jaialdiaren amaiera ekitaldian. Jaialdia jada Catalunya Film Festivals-en barruan dago, eta helburuetako bat topikoak haustea da, eta besteak beste, Euskal Herrian egindako zinema ez dela soilik euskaldunei buruzkoa eta euskaldunei zuzendua erakutsi nahi dute antolatzaileek.

Aurton ere luxuzko filmeak parte hartu dute programazioan: ROCKANROLLERS [Juanma Bajo Ulloa], IRAGAN GUNEA BERLIN [Maider Oleaga], PEDALÓ [Juan Palacios], IRRINTZIAREN OIHARTZUNAK [Iratxe Fresneda], ACANTILADO [Helena Taberna], EL ATAÚD DE CRISTAL [Haritz Zubillaga], GERNIKA [Koldo Serra], KALEBEGIAK [Maider Fernandez] eta KIMUAK.

ACANTILADO

pedaló

IGB-poster

GERNIKA

EL ATAÚD DE CRISTAL

 

 

 

 

 

 

 

 

descarga (1)IRRINTZIAREN OIHARTZUNAK

 

 

 

 

 

 

Luxuzko programazio, urtero moduan kalitatearen aldeko apustua eginez, guztia salneurri herrikoiekin eta emanaldi soiletik haratago joanez, solasaldiak ere eskaini dira zuzendari,aktore, gidoilari edo ekoizleekin izateko tartea, pelikulen emanaldietan, publikoarekin elkarreragina sustatuz; modu berean, jaialdiko sail ozialetatik kanpo ere hainbat proposamen ezberdin izan dira.