Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Gure Proiektuak  •  Ekitaldiak  •  Euskarazko Zinemagintza Babesten  •  Zinemaldia Cat • 2018ko edizioa

Gure proiektuak

Euskarazko zinemagintza babesten

Jon Garaño eta Aitor Arregik zuzenduriko lana, HANDIA, izan da Fikzio Lanik Onenari Urrezko Txapela jaso duena. Dokumental sailean, Urrezko Txapelaren irabazlea David Arratibelen CONVERSO izan da.

Azkenik, BI TXIRULA, Iñigo Garcia Agirrezabalagaren pelikula izan da Euskarazko Pelikularik Onenaren Azkue Fundazioa Urrezko Txapela saria jaso duena.

Zinemaldia.CAT  jaialdi honek euskal zinemagintza Kataluniara hurbiltzen du eta 2015etik jaialdi horren laguntzaile da Azkue Fundazioa. Banatzen diren sarietako bat, Urrezko Txapela euskarazko filmerik onenari, hain zuzen ere, Azkue Fundazioak eskaintzen du.

Aurtengo jaialdiko epaimahaia Blai Morell (kazetaria), Barbara Destefanis (BCN Sports Film Festival), Lluís Marquès (aktorea), Bruna Cusí (aktorea) eta Joan Gonzàlez-ek (DocsBarcelona) osatu dute.

Bestalde aipatu behar da 13.edizio honetan sail ofzialetan 9 lan izan direla lehian, hauetako gehienak estreinaldiak Katalunian edota Donostiako Zinema Jaialdian soilik ikusiak izan direnak. Guztiak Cinemes Gironan izan dira ikusgai otsailaren 8tik 18ra bitartean.

Urrezko Txapelak Zinemaldia.Cat jaialdiaren Sail Ofizialen amaiera ekitaldian banatu dira, Girona Zinemetan.

Jon Garaño eta Aitor Arregik zuzenduriko lana, HANDIA, izan da Fikzio Lanik Onenari Urrezko Txapela jaso duena

HANDIA: Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia Joakin ohi baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.

David Arratibelek zuzenduriko CONVERSO filmak Zinemaldia.Cat jaialdiko Dokumental Saileko Urrezko Txapela jaso du.

CONVERSO: “Instrumentu batzuek, adibidez tronpetak, adorera bultzatzen dute. Beste batzuek, adibidez pautak, gozotasunera. Eta badaude beste batzuek, organoak, kasurako, zerutiarra den orori arima kentzen diotenak (Aristoteles). Nire familia osoa fede katolikora konbertitu da. Haiekiko distantzia gero eta handiagoa zenez, erabaki nuen film bat egitea, ulertzeko nola sartu zen Espiritu Santua haien bizitzetan, eta, nolabait, baita nirean ere. Maitasun, absentzia, hutsune eta
distantzien film bat”(David Arratibel).

Iñigo Garcia Agirrezabalagak zuzenduriko BI TXIRULA  filmak Zinemaldia.Cat jaialdiko Euskarazko Lanik Onenaren Azkue Fundazioa Urrezko Txapela jaso du.

BI TXIRULA: Bi gizon oinez doaz. Ihesi. Hainbat paisaia igaroko dituzte lurralde lasaiago eta epelago baten bila. Txori migratzaileak bezala. Bi txirula bidaia bat da. Bizirik irauteko egin beharrekoaz gain (janaria bildu, lo egin, babesa bilatu…), bizitzaz eta bestelako mundu baten aukeraz hausnartzeko denbora ematen duen bidaia.

 

ZinemaldiaCat, Kataluniako Euskal Zinema Jaialdiaren hamabigarren edizio honetan, Bruna Cusí, Blai Morell, Barbara Destefanis, Lluís
Marquès eta Joan Gonzàlez
osatu dute epaimahia. Urrezko Txapelak Cinemes Girona aretoetan banatu dira Zinemaldia.Cat jaialdiaren amaiera ekitaldian. Jaialdia jada Catalunya Film Festivals-en barruan dago, eta helburuetako bat topikoak haustea da, eta besteak beste, Euskal Herrian egindako zinema ez dela soilik euskaldunei buruzkoa eta euskaldunei zuzendua erakutsi nahi dute antolatzaileek.

Aurton ere luxuzko filmeak parte hartu dute programazioan: SITIO DISTINTO Davide Cabaleiro, VOLAR Bertha Gaztelumendi, UTZI JOATEN Eneko Dorronsoro, CONVERSO David Arratibel, HANDIA Aitor Arregi, Jon Garaño, NON Eñaut Castagnet  eta Ximun Fuchs, 2 TXIRULA Iñigo Garcia Agirrezabalaga, ERREMENTARI Paul Urkijo,

Luxuzko programazio, urtero moduan kalitatearen aldeko apustua eginez, guztia salneurri herrikoiekin eta emanaldi soiletik haratago joanez, solasaldiak ere eskaini dira zuzendari,aktore, gidoilari edo ekoizleekin izateko tartea, pelikulen emanaldietan, publikoarekin elkarreragina sustatuz; modu berean, jaialdiko sail ozialetatik kanpo ere hainbat proposamen ezberdin izan dira.