Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Gure Proiektuak  •  Ekitaldiak  •  Euskarazko Zinemagintza Babesten  •  Zinemaldia Cat • Zinemaldia.CAT

Gure proiektuak

Euskarazko zinemagintza babesten

Bartzelonako Euskal Etxea 1979. urtean jaio zen, bertako euskaldun eta katalanak elkartzeko leku bat sortzeko nahiarekin. Orduz geroztik Katalunian euskal kultura hedatuz lanean aritu da, horretarako ekintza-sorta ederra eskainiz: kontzertuak, antzerkia, euskara ikastaroak, liburu-aurkezpenak, hitzaldiak, euskal tradizioko jai nagusien ospakizunak (San Sebastian, Santa Ageda, Santo Tomas…), euskal musika instrumentu tradizionalen tailerrak, dantzak…

Hauetako jarduera bat Zinemaldia.CAT da. Jaialdi honek euskal zinemagintza Kataluniara hurbiltzen du eta hiriko zenbait aretotan proiekzioak ematen dira.

2015etik jaialdi horren laguntzaileak gara eta banatzen diren sarietako bat guk eskainitakoa da, Urrezko Txapela – Azkue Fundazioa, euskarazko filmerik onenari, hain zuzen ere.

zinemaldia2015_kartela          zinemaldia2016-kartela