Anoetako derbia | Euskara sustatzen - Azkue Fundazioa- Euskara sustatzen
Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Gure Proiektuak  •  Ekitaldiak • Jokoteknia

Gure proiektuak

menu-lateralarray(0) { }

Jokoteknia

JOKOTEKNIA, Bilbon lehen aldiz euskara hutsean egin den bideojokoei buruzko jardunaldia da. Jardunaldi honen helburua, bertako industriaren eta jokozaleen diagnostiko bat egiteaz gain, hemengo bideojoko garatzaile eta jokalarien joerak ikusi, hausnartu eta elkar ezagutzea izan da.

Lehenengo edizio honetan, Jokotekniako antolatzaileek euskal bideojoko industriaren aditu, ikasle eta jokalariak elkartuko dituzte, egun dauden proiektu interesgarriak ezagutu ahal izateko, industriaren diagnostiko bat egiteko eta etorkizunerako ildoak zeintzuk diren argitzen saiatzeko. Bide batez, euskarazko ekoizpenaren inguruko gaur egungo diagnosi eta prospektiba bat egiten ere saiatuko dira.

JOKOTEKNIA jardunaldian parte hartzeko honako hauek gonbidatu dituzte: Iker Álvarez Castellanos (Pokemon, Japonia) Txus Ordorika, Cristian Rodriguez Landeira [Euskal Encounter], Carlos Coronado Muñoz [Pantumaca], Julen Zaballa García eta DigiPeneko Arantzazu Martinez Ugarte, Laura Barrenengoa Clemente eta Andoni Alonso Lizarralde.

Halaber, egitasmoaren arduradunek  CodeSyntaxekin elkarlanean jokoteknia.eus webgunea garatu dute eta bertan, egitaraua, hizlariei eta jardunaldiari buruzko informazio interesgarria  zintzilikatu da.

Jardunaldi osoa ikusgai

 jokoteknia.eus webgunean informazio guztia.

JOKOTEKNIAren lehenengo edizioa, maiatzaren 12an, larunbatagoizeko 09:00etatik 14:00ak arte, Azkuna Zentroko Bastida aretoan burutu da.

JOKOTEKNIA Azkue Fundazioak eta Game Erauntsiak elkarlanean  antolatutako jardunaldia izan da eta CodeSyntax-en eta DigiPen-en laguntza izan dute prestaketa lanetan.

Hona hemen JOKOTEKNIA lehenengo edizioaren egitaraua:

 jokoteknia-egitaraua-txiki

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Aukera bikaina izan dugu bideojokoen munduko arlo ezberdinetako jendea elkar ezagutu, ideia berriak hartu eta sinergia berriak sortzeko.